Aurtengoan 11,5 milioi euroko aurrekontua izango du Ondarroako Udalak, eta ekingo dioten proiektu esanguratsuenen artean, Kamiñazpi auzoko goiko aldeko etxebizitzetara irisgarritasuna erraztuko duen igogailuaren proiektua da. Berau idazten ari da Ondarroako Udalak kontratatutako enpresa bat, aurtengoan amaitu nahi dutena. "Auzotarrek denbora daramate irisgarritasuna erraztuko dien bitarteko bat eskatzen eta azterketa bat egin ostean eta bizilagunen iritziak jaso ostean bi solairu desberdinetan geralekua izango duen igogailu bat ipintzea da asmoa, herriko beste leku batzuetan dagoen modura". Udaleko arduradunek azalarazi duten moduan.

Aurtengoan ekingo dioten egitasmo garrantzitsuenetakoa izango da Kamiñazpi eraiki nahi duten igogailua. Udalaren asmoa "2022an bertan" obra exekutatzea da. "Kamiñazpi auzoa da herriko auzo jendetsuena, eta gure nahia goitik behera guztia berurbanizatzea bada ere, une honetan hori ezinezkoa da, inbertsio handiegia eskatzen baitu. Horren ordez, apurka-apurka joango gara Kamiñazpi auzoa konpontzen: goiko aldeko igogailua, Ibaiondoko asentamentua, parkearen diseinua, argiteria, goiko etxeen inguruetan egin beharreko konponketak..." azaldu dute udal ordezkariek.

Aurtengoan, 11,5 milioi euro izango ditu Udalak, iazkoaren nahiko berdintsua. Izan ere, "aurtengoak 141.496 euro gehiago dituela" jankinarazi du. Aurrekontuak jada onartuta, bi oinarri izango dteira lehentasun nagusiak: "batzuetan kontrakoa saltzen diguten arren egoera ekonomikoa ez da ona, eta horren erakusgarri da esaterako ondarrutar askoren ogibide diren inguruko lantegiek bizi duten egoera zaila. Halakoen aurrean ezin dugu ez zergarik igo ezta oinarrizko zerbitzuetan murrizketarik egin ere. Herritarren bizi kalitatea bermatzen jarraitu behar dugu",

Inbertsioak 2022an

Inbertsioen artean, Ondarroako Udalak zenbait jomuga ezarri ditu, datozen hilabeteetan egikaritzen joango direnak. Besteak beste Augustin Zubikarai enparantza eta Artabidera doazen eskailerak konpon-tzea, Artibai egoitzan teilatua kopontzea eta igogailu berria ipintzea, Txori Errekara gasa eramateko lanen II.fasea, HAPOarekin jarraitzea eta Ibaiondoko proiektua idaztea dira zehaztutako egitasmo nagusiak. "Udalak eskuartean dituen gainontzeko proiektuen exekuzioak 2021eko diru kontuen likidazioa egin ostean hasiko dira", gaineratu dutenaren erabera.