-Sukarrietako Udalak kirola sustatzea garrantzitsua dela uste du eta kirol jarduera errazteko, Bermeoko Udalagaz hitzarmena sinatu au. Horren arabera, bizilagunek Bermeoko kirol-instalazioak erabili ahal izango dituzte, “bermeotarren prezio berean. Sukarrietako Udala arduratuko da prezioaren aldeaz”, diotenez.

Orain arte, Bermeoko kirol-instalazioetara sartzen ziren Sukarrietako bizilagunek bermeotarrek baino prezio handiagoa ordaindu behar zuteen instalazioak erabiltzeagatik. Sukarrietako Udalak eta Bermeoko Udalak sinatutako hitzarmenari esker, Sukarrietan erroldatutako pertsonak Areneko Kiroldegian sartu ahal izango dira “eta sarrera ordaindu, aldizkako edo familiako abonamenduak atera eta kirol-ikastaroak ordaindu ahal izango dute, Bermeoko bizilagunen baldintza berberetan”. “Sukarrietan, udalerriaren tamaina dala eta, ezinezkoa da Bermeoko kirol-instalazio berberak izatea. Halanda be, geure ustez, gure bizilagunek bizitza osasuntsua izateko beste udalerri batzuetakoen aukera berberak izatea zaindu eta erraztu behar ditugu. Estrategia horren barruan sartzen dira aurreko urteetan sortu genduzan ibilbide osasungarriak, oinez ibiltzera eta aire zabaleko ariketa egitera anima-tzen dutenak, eta orain Bermeorekin dugun hitzarmenagaz eskaintza zabaltzen da, zerbitzu eta aukera ugariko instalazioetara sartzeko aukera emoten duelako”, adierazi du alkate Erruki Goirienak.

Sinatutako lankidetza-hitzarmenak 4 urteko indarraldia du, eta luzatu ahal izango da bi aldeen arteko akordioari eusten bajako. Erabiltzaileen prezio publikoen aldea ordain-tzeko, martxoan eta abenduan egingo dira.