Orain gutxi Lea-Artibain egindakoaren antzera, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko zailak Busturialdean ere ezarri ditu hainbat BiziPuntu, bizikletak mantendu eta konpontzeko gailuak, Hiru zabaldu dira: Gernika-Lumon. Carlos Gangoiti kalean, 44 zenbakiaren aurrean; Mundakan, Isla Kale kiroldegiaren sarreran; eta Bermeon, azkenik, Martín Deuna eta Ibarreta kaleen arteko kantoian.

Gernika-Lumon jarritako gunean egin zuten atzo aurkezpena, eta bertan izan ziren Miguel Angel Gomez Viar diputatua, Gernika-Lumoko alkate Jose Maria Gorroño eta Bermeoko alkate Aritza Abaroa. Gailen ezaugarriei buruz, "altzairu herdoilgaitzezko zutabe bat" dela azladu dute, "20 x 20 zentimetroko garaierakoa eta 1,40 metroko altuerakoa. Zortzi erremintako sorta ere badauka, "bihurkinak, giltza ingelesa, giltza finkoak, allen motako giltza txikiak eta pneumatikoen estalkiak desmuntatu eta muntatzeko tresnak, altzairuzko kable erretraktil batez zutabeari banaka lotuak. Pneumatikoak puzteko sistema bat, biradera birakariaren bidez eragiten duena eta manometro batekin eta besoekin osatua, bizikleta finkatzeko eta makinaren gaineko eragiketa ohikoenak errazteko".

Bestetik, Aldundiko bozeramaileek jakinaraitakoaren arabera, "QR kode batek BiziPuntuak ahalbidetzen dituen mantentze- eta konponketa-lanetarako tutorialak kontsultatzeko aukera ematen die erabiltzaileei. Bizkaiko Foru Aldundiak bere webgunean argitaratutako informazio guztia eskuragarri dago, halaber, zutabean errotulatutako QR kodeetako batean". Lan-eremua pintura urdinez seinaleztatuta dago zutabearen inguruan, "eta seinale bertikal angeluzuzen batek instalazioak eskaintzen dituen zerbitzuak adierazten ditu. Garraioak eta Mugikortasun Iraunkorra Sustatzeko Sailaren kontura izango da instala-tzeko eta mantentzeko egindako inbertsioa. Ur-hargune bat ere badute, bizikletak garbitzeko".

Mugikortasuna

Bizkaian 63 bizipuntu jarriko ditu Aldundiak urtea amaitu baino lehen. "Garapen Jasangarriko Helburuak lor-tzeko, ingurumena gehiago errespetatzen duen mugikortasuna behar dugu, eta helburu horretan, bizikletak funtsezko zeregina du, ez aisialdirako bakarrik, baita ohiko garraiobide gisa ere", adierazi du saileko titularrak, Miguel Angel Gomez Viarrek. "Hortik dator Bizkaian mugikortasun-eredu iraunkorragoa lor-tzeko egiten ari garen ahalegina, belaunaldi berrien orainean eta etorkizunean pentsatuz".