Urtero moduan, euren senari jarraituta Urdaibaiko hezegunak bisitatzen dituzte. Irailean eta urrian datoz, eta Biosfera Erreserba zain izaten da uzten dituen irudi ederrenetako paisaia bihurtzeko, hegaztiek inguruan uzten duten altxor handienetakoaz gozatzeko: mokozabalen (Platalea leucorodia) etorrera. “Eskualdeak dituen natur-erakargarri nagusienetakoa da euren etorrera”, diote zalantzar izpirik gabe Urdaibai Bird Center-eko (UBC) arduradunek. Eta etorri ziren multzo nagusienen artean mokozabal batek piztu zuen interesa, NA27 eraztuna zeramana. “Ehun bat hegaztiz osotutako talde bateko partaide zen. Mokozabal honek GPS gailu bat eta identifikaziorako NA27 eraztuna zeramatzan”, diotenez. Eta identifikazio eranztunari tiraka, Herbeheretan jaio zela jakin zuten. “Urdaibain geldialdia egin zuen, bere Afrikarako migrazioa-bidaian”.Jakin badakite ornitologian adituak direnek Urdaibai elikadura eta deskantsu gune aproposa dela hegazti migratzaileentako. Baina NA27 erztundun mokozabalak konexio berri baterako aukera zabaldu du, Euskal Herria eta Herbehereak lotzen dituena. “Berehala Europa osorako irudiak zuzenean zabaldu genituen youtubeko gure kanalaren bidez, eta berehalakoa izan da Herbeheretako jendearen erantzuna. Batez ere mokozabalekin lanean dauden ikerlariek sorpresaz eta pozez hartu zituzten irudiak”. Beste behin ere, Gautegiz-Arteagako zentroa lau haizeetara zabaldu zen nazioarte mailan. Hala gertatu zen, adibidez, arrano arrantzalearen berreskurapen-proiketuaren kasuan, non ekimenaren ohiartzuna izugarri zabaldu zen. “Royal NIOZ (The Netherland Institute for sea Research) garatzen ari den proiektu bati buruz ari gara, non Herbeheretako 17 mokozabal GPS gailu baten bitartez markatu diren zuzeneko jarraipena egiteko eta mundu guztiak zuzenean beraien bidaia ikusteko aukera izan dezan”, UBC-tik diotenaren arabera. Berau jarraitu nahi dutenek https://maps.nioz.nl/spoonbills-NL webgunera jo dezakete,. hegazti hauen egunerokoz informazioa jasotzeko.

Istorioaren beste kontu bitxi bat. “Bertaratutako Amsterdam-eko ale honi Harro izena jarri zioten, kasualitatez euskaraz harro esanahia duena. Egia esan gu ere, Urdaibai Bird Centerreko talde osoa, harro sentitzen gara gertakari honekin. Urdaibaiko goi paduraren eremu honetan 20 urtez lanean izan ondoren, Wadden itsasotik datozen mokozabalak bisitari guztientzako erakargarri handienetako bat bihurtu izan baitira”. Mokozabalen preentzia ez delako gaur egunekoa, baina urteetan zehar indartuz joan dena esan dezakegu. Eta honek eragin zuzena du Biosfera Erreserban. Honatx UBC-ko arduradunen zergaitia, Edorta Unamunoren hitzetan: “Mokozabalen etorrera bioindikatzaile bezala erabilia izan da, Urdaibaiko paduren kontserbazio egoeraren kalitatea neurtzeko, zeina bereziki sentikorra den giza asalduren eta hezeguneetako aldaketen aurrean. Horrela ba, kontserbazioaren ikuspuntutik, bisitan etortzen zaizkigun espezien artean interesgarrienetakoa dugu berau”.

Eta bide batez, eskualdeko adituek ere mokozabalen populazioaren egoera ona bertatik bertara ikusi ahal izan dute, euren migrazioko puntu garrantzitsuenetako batean. “Herbeheretako Wadden itsasotik datoz beraien negupasako eremuetara bidean, Afrikako mendebaldeko kostara hain zuzen ere. Zehazki Maroko eta Ghana artean dagoen Banc d’Arguin (Mauritania) eta Senegaleko delta dira espezie honen negu-pasarako eremu garrantzitsuenak kontinente afrikarrean”.

Erlazioak estutuz

Hala ere, Urdaibaiko eta Herbeheretako ornotilogoek euren arteko erlazioa ere estutu dute, mokozabalen etorrera argudio izanda. Izan ere, Groningen-eko Unibertsitateko eta NIOZ erakundeko Petra de Goej eta Theunis Piersma ikerlariek bertatik bertara jarraitu dituzte, Urdaibai Bird Center erdigune izanda, Biosfera Erreserbara joandako mokozabalak, Lan-talde handiago baten parte, De Goej eta Piersma hegazti hone jarraipen lanetan aritu dira Urdaibain. Betatik bertara ikusi eta ikertu dituzte euren herrialdeetan jaiotako zenbait ale.

Aldez aurretik ere Biosfera Erreserban izandakoak dira Piersma eta De Goey. Hala ere, oraingoan ikerketan gehiago aritu dira, luzaroago aritu dira. “Oso pozik gaude bertan izateaz”, gaineratu dutenez. Izan ere, hainbat herrialdeetan egindako jarraipenaren protagonista izan dira: lehendabizi, Herbeheretan bertan, ostean Frantziako zenbait hezeguneetan -Bretainian edota hegoaldean-, eta azkenik Iberiar Penintsulan barrena. Eta izan badute kontaktu estua Afrikan dauden beste hainbat ornitologekin, Mauritanian zehazki. “Saiatzen gara jendeak mokozabalen gaineko ardura izatea, hegazti hauen gaineko ezagutza garatzea eta euren izugarrizko bidaiak, migrazioak, azalaraztea”. Hauxe izan zen mokozabalen populazioaren gorakadaren zegaitia nagusia. “Orain dela zenbait urte, populazioaren egoera ez zen batere ona, gainbeheran” zen. Hainbat faktore izan ziren gainbeheraren arrazoiak. “Baina gaur egun populazioa egoera onean” dagoela ziurtatzen dute.

Mokozabalak “kutunak” dira Herbeheretan, “sinbolo bilkatu diren hegaztiak”, diote Piersma eta De Goej-ek. Urdaibain ere bere protagonismoa goraka doala diote Urdaibai Bird centerreko arduradunek. “Orain dela bi hamrkada mokozabalen egorak hoberantz” egin zuela diote holandarrek. Errekuperazio prozesua motela izan zen, baina “etengabekoa”. Gaur egun, bestetik “best arrisku batzuei egin behar diete aurre, poluzio kimikoa adibidez”, baina Herbeheretako populazioak bere egin ditu hegazti hauek. “Glamourra duen hegaztia” dela dio, irribarre eginez, Piersmak.

Eta egite duten migrazioan barrena,. “Urdaibai leku interesgarria” dela diote. Eta diotenez, “guk eraztundutako hegaztietako bat” Biosfera Erresaban egondela diote. “Lekua ezinhobea da”, azaltzen dute. Euen ikerketen arabera, “migrazioaren katebegi garrantzitsua da. Adibidez, txorietako batek Pirionioak zeharkatzen ari zela, buelt erdi eman eta halduta zebilela ematen zuen”. Baina, azkenean, lortu zuen bere bidea bilatzea. “Egoera txarrean heldu zen. Baina, bai. hldu zen. Eta hinbeste mediren artean ibilita, Urdaibai topatu zuen. Deskantsurako gune aporoposa da, janari nahikoa dute eta migrazioan indarrak batzeko aukera ematen die”, diotenez. Bizkaiko kostaldean kokatutako naturgunea “ez da oso handia, baina bai eurentzat erakargarria”. Zeren oraindik Iberiar Penintsulan zeharkatzeke dute, “bidai luzea dena”, hegoaldera helduta Gibraltarreko itsasartean sartzen diren arte. “Eta Urdaibai erabakigunea da hegazti hauentzako. “Frantziatik irtenda, Urdaibaien deskantsatu eta erabaki beharrean agertzen dira. Hau da, Atlatikoko kostaldea inguratu, Portugalerant jota, edota Espainia osoa zeharkatu behar dute”. “Erdibidea” da beraz Urdaibai, “baita deskantsugune oso aproposa”, Herbeheretako bi ikertzaileen aburuz.

“Garrantzitsua da oso” gure herrialdearentzat mokozabalen presentzia. Eta Piersma eta De Goej-ek azaltzen dutenaren arabera, “Herbehereak eta beste hainbat herrialde lotzen dituen hegaztiak dira. Hori ere garrantzitsua da. Dena dago konektatuta, erabat lotua. Herbeheretan gertatzen denak bere inpaktua du Urdaibain, Urdaibain gertatzen denak beste hainbat natur-guneetan...”, gaineratzen dute. Urdaibain egiten ari diren lana ere goraipatu dute, batez ere jakinda “nola erabiltzen duzuen hegazti hau gizartean naturaren babesaren interesa pizteko, eta batez ere ikasle gazteenen heziketan”. Hala egingo dute, adibidez, datozen asteetan Gautegiz-Arteagako eta Muxikako eskoletan. “Eta hori oso garrantzitsua da, gizarteek dituzten balio-naturaletaz ohartarazteko”.

“Saiatzen gara jendeak mokozabalenganako ardura izatea, ezagutzan areagotzea”

NIOZ-eko ikerlaria

“Herbehereak eta beste hainbat herrialde lotzennduen hegaztia da mokozabala”

NIOZ-eko ikerlaria