“Azken hamarkadetan gazteen emantzipazio adinak gora egin du leku gehienetan, hau da, urte gehiago behar dituzte emantzipazio hori gauzatzeko”. Hala azaldu dute udal-ordezkariek. Eta egoera honen aurrean, azterlan bat jarri dute abian “Lekeitioko gazteen etxeratze-beharrak sakonki ezagutzeko”.

34 urtetik beherako udalerriko gazteen egoera hobeto ezagutu nahi dutela eta, ateratako datuak Emantzipazio Plana egiteko “oinarrizkoak” izango direla zehaztu dute. Inkestak telefono bidez zein presentzialki galdetegiak egingo dira hurrengo asteetan zehar eta horietan “parte hartzeko deia egiten zaie adin tarte horretako gazteei”. Era berean. Udalko bozeramaileek gogoratu dutenez, “Lekeitioko 18 eta 35 urte bitarteko gazteek haien etxebizitzen alokairua ordaintzeko laguntza jasotzeko aukera” dutela nabarmendu dute.