Irailaren 9an eta 11n Talan jasotako botiloiek eta hango irudiek sortu duten “egonezin eta gaitzespena” azaldu zuen Bermeoko Udaleko arduradunek. Eta jarrera haueni buru “gogoeta” egiteko deia luzatu zuen Abaroa alkateak. “Trago batzuk edatearren beraien osasuna, maite duten pertsonena eta pandemia honetan asko eta asko sufritu duten herritarrena arriskuan jarri dute. Hori gutxi balitz, gure herriko ingurune natural bat zikinkeriaz bete dute, eta denona den eta bermeotar guztiok ordaindu beharko dugun ondarea apurtu. Gainera inguruko auzokideen bizikidetza aztoratzeaz gain, garbitasun eta segurtasun langileei ere eraso egin diete zenbaitzuk. Noraino helduko gara?”.

Bere esanetan, sortutako jende pilaketen aurrean, hauek desegiteko ahaleginak sortu ditzakeen “ondorio eta arriskuak” baloratu ostean, “poliziako adituak gunearen perimetroa kontrolatzea eba-tzi zuten”. Azkenik, segurtasun eta garbitasun langileek egindako lana eskertu zuen. “Guztiek lan eskerga egin duzue herriaren mesedetan”, adierazi zuenez.