Nahiz eta apurka-apurka izan den, Gernika-Lumon kokatutako Batzar Etxeak "bere ohiko irudia berreskuratu du". Uztailaren 20an inaugurau zuren tiketing sistema berria eta udako hilabeteetan zehar 8.448 lagunen sarrera zenbatu dute. Irailaren 15era arte eraikina bisitatu duten bisitarien artean, Estatuko beste erkidego batzuetatik etorritakoak izan dira gehiengo -ia 6.000 pertsona-, atzerritarrak %13a izan direlarik.

"Gernikako Arbolaren atsedenlekuak Euskadiko eta beste Autonomia Erkidego batzuetako herri eta hirietatik etorritako bisitarien arretea bereganatu du berriro, baina beste herrialde batzuetako personak ere erakarri ditu, gehienak europarrak". Hala azaldu dute eraikina kudea-tzen duten Bizkaiko Batzar Nagusietako arduradunek. Eta aldez aurretik markatutako edukia -154 pertsona- hainbatetan bete da "udako jardunaldi gehienetan". Jatorriari dagokionez, "Batzar Nagusien egoitza ezagutzera hurbildu ziren personen %83 Euskal Herri kanpotik etorri ziren. Uda honetan, Batzar Etxea eta haren inguruak beste autonomia erkidego batzuetatik (5.923 pertsona) eta atzerritik (1.136) etorritako bisitariz bete dira, familiarra izateagaitik nabarmentzen den turismoa, garai honetan, batez ere".

Estatuko beste leku batzuetatik hurbiltzen diran bisitarien artean katalanuniarrak dira nagusi (1.817), ostean madrildarrak (1.279) eta valentziarrak (840). Zehaztutakoaren arabera, "atzerriko bisitariei dagokienez, Europako herrialde handiak dira oraindino ere igorle nagusiak. Frantziatik eta Alemaniatik etorri dira zenbatutako 1.136 atzerritarretatik gehienak, baina Estatu Batuetako herritarren etorrera ere antzeman da".

Uztailaren 20an estreinatu zuten ticket sistema berria, erreserba edo Batzar Nagusien egoitzan bertan instalatutako totem baten bidez. Edukiera mugatua du, doakoa, barruan "personen fluxua antola-tzeko". Gehieneko edukiera 22 personakoa da orduko, eta norabide bakarreko ibilbidea egin behar da Batzar Etxe barruan.