Arrano arrantzaleak Urdaibain: jarraipena izango duen istorioa

Nahiz eta hiru txitoak hil, 'Roy' eta 'Landa'k gidatutako berreskuratze proiektuak aurrera darrai

27.06.2021 | 01:16
Milaka kilometroko migrazioa egiten dute arranoek. Goian, Bird Centereko Edorta Unamuno eta Jose Mari Unamuno.

Orain dela hamar urte baino gehiago hasi ziren amets bati forma ematen. Bai Gautegiz Arteagan kokatutako Urdaibai Bird Center delakoa osatzeari, batetik, eta baita arrano arrantzaleak berreskuratzeari ere. Pausoz pauso emandako bilakaera izan da, lehenik Urdaibaiko padura biziberrituz eta ostean arranoak gurera ekarriz. 60 kume izan ziren bost urtetan, horietatik zenbait bueltatu direlarik Afrikarako migrazio-prozesuaren hilkortasun-tasari izkin eginez. Dena doa geldo, hala ere. Natura bera. Hala ere, ekimenak jomuga garran-tzitsua izan du aurten, hiru txita jaio ostean. Eta nahiz eta askok mendeetan zehar Kantauri kostaldean jaio-tzea espero izan –hiru kume ziren habian, bat zuria–, ez da posible izan, naturak "bere legedia" marka-tzen duelako. Porrota? "Ez. Inondik inora ere ez", diote Urdaibai Bird Centerretik.

Azkeneko hilabetean emandako arrano arrantzaleen txitoen jaiotzek –eta heriotzek– oinarria dute 2013an ekin zion proiektuan. Aitor Galarza buru zelan, eta Aranzadi elkarteak gidatutako Urdaibai Bird Centerreko espezialistek lagunduta –Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babespean–, Eskoziako 60 hegazti ekarri zituzten Urdaibaiko hezeguneetara. "12 urtero, bost urtetan zehar", zehazten dutenez. Habi artifizialetan jarriak, "guk ematen genien jaten, bi hilabetetan". Helburua "Urdaibai bere sorterri" egitea zen. Hala ere, horietako gutxi batzuk bueltatu ziren. "Kontutan izan behar da hainbat arrisku shiestu behar dituztela euren Afrikarako migrazio-prozesuan". Ez da batere lan erreza Gambia, Senegal edota Ginea Bissautik itzultzea. Milaka eta milaka kilometrotan handiak dira zailtasunak. Bueltatu direnen artean da Roy arra –ekimenaren laguntzaile den Highland Foundationeko Roy Dennisen omenez horrela deitua–. Azken urteetan beti bueltatu da. Baina ezin izan zuen bikotea sortu. Landa heldu zen arte". Frantzia jatorrikoa, berreskuratzen proiektu baten parte da arrano arrantzale hau.


Eskoziatik heldutako gaztea. DEIA/ UBC
 

Bikotea Urdaibain kokatu ostean, "iazkoan gertatu zena", istorioak kapitulu berria ireki zuen. Posible zen Urdaibain arrano arrantzalea jaiotzea, Erreserba Biosferan eta baita Kantauriar itsasoko hezeguneetan ere. "Aurtengoan gertatu den kontua da. Roy lehendabizi iritsi zen. martxoaren 24ean, zehazki, Landa egun batzuk beranduago, martxoarren 30ean. Eta azkar hasi ziren euren habia txukuntzen, elikatzen, kopulatzen... Urte bat nagusiago izanik, Urdaibai Bird Centerreko arduradunek bazenekiten gertutako zena: arrautzak izango zituztela. "Baina naturaren menpe egiten dugu lan. Eta ezin ditugu gauzak egindakotzat eman". Hala ere, "duela hainbeste urte espero genuen poza" eman zieten arrano arrantzaleek: lehen arrautzak ageri ziren, apirilean. Ordurako kamera bat jarria zen, internet bidez hegaztien egunerokoa lau haizeetara zabaltzeko. Harrera izugarria izan zen, Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarte mailako hainbat ikusle pantailaren aurrean batuz.

Hala ere, oraindik albiste hobeagoak espero ziren. Maiatzaren 30ean gertatu zen, lehen jaiotzekin. Bi txito, zehatz-mehatz. Oraindik ere beste sorpresa bat zegoen itxaronaldia: hirugarren txitoa, ekainaren 2an jaio zena. Eta zer nolako sorpresa gainera... zuria zen. "Arrano arrantzale txita albino bat jaio da guztion begi aurrean!!! erabat zuria", zioten Urdaibai Bird Centerretik. Munduan ezagutzen zen lehena, bere biziraupena kolokan zen hala ere. Eta ez bakarrik bere anai-arrebak baino zenbait egun beranduago jaio zelako, baizik eta itsua zela ematen zuelako. "Denok jakitun izan behar gara txita albino baten biziraupena erronka handia izango dela eta ez dela erraza izango... egia esan basa-faunaz ari garela argi izan behar dugu, eta etorkizuna latza izan daitekelakoan gaude", ziotenez orduantxe. "Kasu honetan Urdaibai Bird Centeretik egin dezakegun gauza bakarra naturari bere bidea egiten uztea da". Hala egin zuten adituek hurrengo egunetan, zeinetan arrano arrantzale bikoteak ongi betetzen zituen bere lanak. Txitoak elikatu eta babestu, inolako deskantsurik hartu gabe.

Jaioberritako arrano arrantzalea. DEIA/UBC
 

Dena zioan ondo, baina Urdaibai Bird Centerreko ornitologoek behi eta berriz errepikatzen zuten "naturaren mepe" zirela. Eta hala gertatu zen. Lehendabizi Zuri hil zen, ekainaren 5ean. Eta ekainaren 18an uzandako ekaitzek beste txito biak, nagusiagoak zirenak, hil zituen. Gautegiz Arteagan kokatutako zentrotik jakinarazitakoaren arabera, "unerik kritikoenean zeuden. Tamaina handia zuten dagoeneko, eta horrek zaildu egiten zion amari beraiek estaltzea eta gainera garai honetan oraindik lumatu gabe zeuden, izan ere euritik eta hotzetik babesten dituen lumajea gutxi gorabehera 30 egunera har-tzen bait dute". Gertaera "ez da batere arraroa mundu naturalean. Arrano arrantzaleen txitoen % 50 inguru hil egiten dira bizitzako lehen asteetan, eta hirugarren astea da kritikoena. Emearentzako, bere bizi-tzan ugaltzeko lehenengo aldia izan da, eta honek ere ugalketa-arrakastan eragiten du". Txiten heriotza "naturaltzat" hartu zuten, "bizitzaren zikloaren atal baten modura. Kasu honetan, benetan harrigarria eta desberdina izan dena, gure etxeetatik fenomeno natural horren zuzeneko lekuko izan garela izan da".

noticias de deia