Araututako aparkalekuen ordenantza aldatezea onartu du Mundakako Udalak, gune urdinaren zehaztapenak zoroztuz. Izan ere, gaur martxan jarriko den herritarrentzako aparkaleku sistemak ordutegia luzatuko du, baita erreserbatutako espazioak ere. Toki-administraziotik diotenez, “egoiliarrentzako aparkaleku esklusiboak, uda honetan gune urdin gisa markatutakoak, honako hauek izango dira: Geltoki aldea, Ermenduru kalea eta Mondollu; Portutxu eta Basamortu kalea; Artzagunea, Portua eta Txorrokopunta pasealekua eta Erreka eremua”. Ordutegiari dagokionez, “aparkaldi mugatua 8:30etik 20:30era bitartekoa” izango da.

“Herriko udaltzainak arduratuko dira aparkaleku horiek kontrolatzeaz. Mundakako Udalak aparka-tzeko erabilera-agiriak emango die Mundakan erroldatutako ibilgailuei, baldin eta titularrak ere herrian bertan erroldatuta badaude, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin”. Salbuespen gisa, “Mundakako langileen ibilgailuei, mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuei edo egoera bereziak egiaztatzen dituzten nibilgailuei emongo zaie baimena, besteak beste”.

“Gainera, araudi honetako puntu batzuetan aldaketak egitea onartu du Udalbatzak. Aldaketek bizilagunen bereizgarriaren eskakizunei eta orain arte aurreikusitako zehapenen zenbatekoaren igoerari eragiten” diete. Hala, aparkatzeko ordenantzaren 10. artikulua aldatu da, “bizilagunen titulartasuna zehazterakoan herriko eremu jakin batetarako mugatu barik”.

Isunak

Azkenik, indarrena zen ordenantzen isunak aldatzea ere onartu du Mundakako Udalbatzak. Izan ere, “gune urdinaren ordenantzak aldatu egin du aurreikusitako zigorren zenbatekoa: orain arte arau-hauste arinak 40 euroko isuna zuen eta aurrerantzean 100 eurokoa izango da, eta arau-hauste larriek 150 euroko isuna ekarriko dute, lehen suposatzen zuten 60 euroren ordez.