Orain dela bi urte Artapuntan zegoen monumentu frankista bota zuten ezezagun batzuek. Baleares izeneko gerraontzi frankistan “hil ziren Ondarroako 18 marinelen omenez eraiki zuten, 1958 urtean”, Udaletik azaldu dutenez. Baina ez dute berau berrizteko inongo egitasmorik plazaratu orain arte. Oroigarriak “ez du egungo Memoria Historikoaren legedia betetzen. Gurutzean aipatutako herritarren izenak agertzen ziren, honako esaldi honekin batera: Jainkoaren eta Espainiaren alde beren bizia eman zuten ondarroarren omenez”. Artapuntako oroigarria botatzen hasiko dira gaur bertan, eta Ondarroa arrantzale kutsua duen herria izanik, etorkizunean itsasoan hildakoen oroigarria jarriko dutela aurreratu dute toki-administraziotik.

“Dongre eraikinaren inguruan egiten ari diren lanak baliatuz, ezezagunek eraitsitako ikur frankista behin betiko kenduko da eremu horretatik”, jakinarazi dutenez. Udalak argi zuen oroigarrie ez zuela berriz altxako. “Eraitsi zuten unean bertan, Ondarroako Udalak guru-tzea ez zuela berregingo esan zuen eta espazio hori beste helburu baterako baliatuko zela adierazi”, Udalaren arduradunek azaldu dutenaren arabera. Ondarroak arrantzaleei omenezko oroigarria eraikiko duen gune horretan. Proposamena da “monumentu hori kendu ondoren leku hartan beste oroigarri bat eraikitzea, itsasoan hil diren herritar guztien omenez.”

“Ondarroa bezalako arrantzale herri batek beharrezkoa du halako oroigarri bat, eta euren senitarteko bat itsasoan galdu duten familiek ere merezi dute halako leku bat. Ondarroan, asko izan dira itsasoan galdu direnak, gehienak arrantzaleak, baina ez guztiak. Denen oroimenenerako espazio bat izatea nahi dugu”, diotenez.

Frankismoaren garaiko oroigarriak ez zuen Memoriaren Legea batetzen eta Eusko Jaurlaritzak kendu beharreko monumentutzat jo zuen orain dela urte batzuk aurkeztutako legean. Eta lege hori beterazteko azken pausoa izango da Artapuntako monumentua kentza. Zen-tzu honetan, “Ondarroako Udalak behar haina urrats emango ditu herrian dauden Memoria Historikoaren legearen aurkako ikurrak edo oroigarriak kentzeko”. Bada, “Artapuntako oroigarri frankista, adibidez, legea urratzen zuten oroigarrien artean katalogatuta zeukan Eusko Jaurlaritzak”.