- "Aspaldiko eskaera bati erantzuna emanez", Udaleko bozeramaileek hala adierazita, "eta iazko udal-aurrekontuan finkatu bezala", Beti Jai jubilatuen elkartearen eta Izarbidean elkartearen egoitzako igogailua hobetzeko lanak aurrera eraman ditu Markina-Xemeingo Udalak orain dela gutxi. "Izan ere, igogailua zaharkituta zegoen eta hainbat arazo zituen", azaldu dutenez, baina orain berria badute eta gaur egun erabilgarriagoa da elkarteetako lokaletara heltzea. Iragan den urteko aurrekontuetan zehaztutako inbertsioa zen berau, orain dela gutxi errealitate bihurte dena.

Besteak beste, "ezinezkoa zen" igogailua "pertsona bat baino gehiagok aldi berean berau erabiltzea. Hala, egindako lanei esker, erabiltzaile bat baino gehiagok erabili ahalko dute igogailua aldi berean eta segurtasuna ere bermatuko da". Udalak egindako Irisgarritasun Planean kokatutako lana zen berau -ez da ekimen bakarra, hala ere, izan ere beste zenbait ekimen aurrera eraman nahi ditu Udalak azkenaldian-, ia 20.000 euroko kostua izan duena.

"Udalak landuko duen Irisgarritasun Planari lotutako hobekuntza da honakoa. Izan ere, epe laburrera begira, herriko eraikin eta instalazioetan irisgarritasuna hobetzea da Udalaren asmoa, eta hartuko diren neurriak finka-tzeko plan berria landuko da". Horretarako, udal diruez gain, beste erakunde batzuetako diru-laguntzak ere jaso nahi ditu Udalak. Instalazio honen kasuan, gainera, "aipatzekoa da beronen zenbait erabiltzaile mugikortasun murriztua duten kolektiboen parte direla (jubilatuak eta adimen urritasuna duten pertsonak)", dioetenz.

"Zentzu horretan, behar-beharrezkotzat" jo du Markina-Xemeingo Udalak igogailuan hobekuntza lanak egitea, "Markina-Xemein irisgarriago eta inklusiboago bat lortzeko bidean", diotenez. Izan ere. erabiltzaileek beharrezkoa zuten hobenjunza honi ekitea. Guztira, 19.965,00 euroko inbertsioa (BEZ barne) gauzatu da eta Orona enpresak burutu ditu lanak.

"Hasiera batean jaso ziren hiru aurrekontu proposamenetatik garestiena eta osoena aukeratu zuen Udalak", Udaleko arduradunek jakinarazi dutenez. Zehaztutakoaren erabera, "behin hobekuntza lanak gauzatuta, egindako lanean balorazio positiboa egin dute erabiltzaileek".