- Duela gutxi izan ziren berriztuak, baina Bermeoko Udala oraintsu hasi da errefusa eta paper eta kartoi edukiontziak garbitzen. Kamioi berezi baten bitartez egiten den lana, urtero lau biderrez garbituko direla zehaztu dute Udaleko bozeramaileek. Hiruhilabetero, guztira 205 edukiontzi mantenduko dira.

Garbiketa prozesua “sinpleada” dela azaldu dute Bermeoko Udaletik: “Sastarrak eta papera eta kartoia jasotzekokontenedoreak hustu ostean, garbiketarako kamioiak edukiontziak kamioian sartu eta sistema berezi batekin garbituko ditu, bai barrutik zein kanpotik. Helburua da garbitasuna berma-tzea eta edukiontzi hauek ahalik eta egoera hoberenean mantentzea”. Bada, lanak orain gutxi hasiak dira. “Aste honetan lehenbizikoen txanda izan da (gauez burutu dira lanak) eta datorren astean garbituko dira paper eta kartoi edukiontziak (egunean zehar)”.

Udal gobernuaren helburu estrategikoetako bat da “Bermeo garbi eta txukun bat izatea” eta abuztuan aurrerapauso garrantzitsua eman zen zentzu honetan. Izan ere, errefusa eta paper eta kartoi edukiontzi berriak jarri ziren abuztuan -bost urerako sinatutako 311.000 euroko kontratua sinatuz-, herriak behar zuen beharrizan bati irtenbidea emanez. Garbituko diren 205 kontenedoreetatik, “145 errefusa jasotzekoak izango dira eta 60 papera eta kartoia biltzekoak”.