- Ondare historiko nabarmena duen itsas kutsuko herria den heinean, Lekeitiok bisita gidatuak antolatu ditu uztailean eta abuztuan udalerrian zehar. Hiru aukera plazaratuko ditu bisitarientzat Udaleko Turismo Bulegoak. Santa Katalinako itsasargiaz gain, non lekeitiar arrantzaleen nabigazioaren oinarriak jakinaraziko dituzten, Marierrotako interpretazio zentroa eta hiriguneko hainbat txoko izango dira eskuragarri.

"Uztailean eta abuztuan zabalik egongo da asteazkenetik larunbatera 11:30ean, 13:00etan, 16:30ean eta 18:00etan. Igandeetan, berriz, goizez bakarrik eskainiko da Santa Katalinako itsasargia bisitatzeko aukera. "Itsasargian nabigazio teknologiaren interpretazio zentroa aurkitzen da" eraikinean, "eta edukiak ulertzen laguntzen duten teknologia tresnen bitartez, herritar eta bisitariei, antzinatik (seinaleak, argiak, orientabidea, izarrak, baleak begizta-tzea,€) gaur arteko nabigazioaren oinarriak ezagutzera eman eta gure marinelek lehorrarekin lotzen zituen itsasargiaren argia ikustean sentitzen zutena sentiarazten laguntzen dute", Udaletik diotenez. Era berean, "proiektuari izaera ludikoaz gain, zentzu didaktikoa ematen dioten eta bisitari mota desberdinei egokitutako tailer didaktikoek osatzen dute zentroko bisitaldia".

Bestetik, Marierrotari dagokionez., asteburuetan eta jai egunetan zabalik dago "10:00etatik 14:00etara bitartean". Bertan bidegorriaren inguruko azalpenak ematen dituen interpretazio zentroa kokatzen da. "Ibilbide hau, ardoaren eta arrainaren ibilbidea edo GR38 bezala ezagutzen da. Lekeitiotik Araban aurkitzen de Oionera doan ibilbidea hain zuzen". 1555ean eraikia, "lehorte garaian ibaietako erroten ordez erabili ahal izateko, eta oraindik ere harri lanezko dikea mantentzen da. Dike horrekin sortzen zen ur putzua eta, itsasbehera hastean, ehotzeko makinaria martxan jartzen zuen", Udaletik azaldutakoaren arabera. Eraikina laurogeiko hamarkadan eraitsi eta berriz eraiki zuten, eta, gaur egun, "Biodibertsitatearen Interpretazio Zentroa dago bertan, padura eta Marierrotan bost mendez baino gehiago egindako lana ezagutzeko.

Huiriguneko altxorrak erakustea izango da hirugarren bisita gidatuaren proposamen nagusia. "Talde minimoa beharrezkoa da. 15 pertsonentzako", jakinarazu dutenez. Ekimenak Lekeitioko historian barneratzea ahalbidetuko du -hainbat eraikin historikoetara egingo den txangoan barrena-, baita "itsas eta artisau aztarnaz beteriko ondare historikoa" ezagutzea. Turismo Bulegora hurreratzea nahiko izango da bisita gidatuetan parte hartzeko, edota lekeitioturismo.eus, turismo@lekeitio.eus eta 946844017 zenbakira hotsegitea.