- Nik, BermeON kanpainaren baitan ideiatutako erosketa bonuak aurki erabili ahal izango dituzte bermeotarrek. Udalak eta udalerriko merkataritza elkarteek atzo aurkeztu zuten bono "kontsumoa eragiteko" helburupeko kanpaina. Honen bitartez 7.000 bonu merkaturatuko dira abendura arte herriko 101 establezimendutan "bertako merkatari, ostalari eta turismo enpresak laguntzeko eta covid-19ak herrian izan duen inpaktua txikitzeko".

"Hilabete bakoitzean 1.000 kaleratuko dira, lehenbizikoa (ekaina) kontutan izan gabe. Izan ere, lehen hilabetean 2.000 jarriko dira salgai", adierazitakoaren arabera. Bonuak erabilgarri izango dira hilabate bakarrean -lau erosi ahal izango dira gehienez-, eta hiru mota jarriko dira salgai: 4 eurokoa (6 euro izango ditu gastatzeko), 10 eurokoa (15 euro izango ditu gastatzeko) eta 20 eurokoa(30 euro izango ditu gastatzeko). Azaldu dutenez, "merkataritza eta turismoko enpresetan 15 eta 30 euroko balioa duten bonuak erabiliko ahal izango dira eta, ostalaritza establezimenduetan, berriz, 6, 15 eta 30 euroko balioa dutenak".

Bonuak eskuratzeko bi bide izango dira: Lameran dagoen Kutxabanken dagoen SEJ deritzon terminalean, edomodu digitalean, Bermeoko webgunean jarritako loturaren bitartez. merkatariek ere aukera izango dute aurrerantzean kanpainara biltzeko. Kanpainako parte hartzaileek eta Bermeoko Udalak balioan jarri nahi dute "herrian produkturik onenak erosteko eta beharrizan guztiak asebetetzeko aukerak daudela, kanpora irtetzeko beharrik eduki gabe". "Orain, Bermeoren, bermeotarren eta herriko ekonomia berraktibatzeko momentua ailega delako", Aritz Abaroa alkateak atzokoan azaldu zuenez.