- "Normaltasunera begirako hainbat neurri" zehaztu ditu Lekeitioko Udalak, bere zerbitzuak herritarrei aurrez aurre eskaini ahal izateko. Atzotik aurrera, udaletxean jaso dezakete lekeitiarrek jendaurreko arreta zerbitzua, "segurtasun neurriak" errespetatuz.

Turismo bulegoa ireki ostean, oraingoan udaletxe azpian prestatu diren bulego berrietan izango jaso ahal dute herritarrek zuzeneko harrera. "Hori bai, bertan sartzeko beharrezkoa izango da hitzordua aurretiaz eska-tzea. Txanda hartu dezakete udalera deituz (94 603 41 00) edo helbide elektroniko bidez (gabaroa@lekeitio.eus edo udala@lekeitio.eus) mezu bat bidaliz eta bertan zitaren zergatia azalduz".

Tramitazioak egiteko informazioa jaso ostean, "txanda bakar batekin prozedura burutzeko aukera" dago jada. Gune honetan, Informazio orokorra, hirigintza, diruzaintza eta gizarte zerbitzuen inguruko jendaurreko zerbi-tzuak emango dira. Azaldutakoaren arabera, "bulegoetara sartzeko derrigorrezkoa izango da maskarilla ipinita izatea".

Bestalde, "erakusketak egiteko gunea lekuz aldatzen da", orain arte Barandiaran aretoa erabiltzen zen, orain aldiz, kultur etxean aurkitzen den eskolape aretoa berreskuratuko da erabilera honetarako. Azkenik, Udaletik turismo bulegoa zabalik dela gogorarazi dute.