"Bezperan Antxoa Eguna dela baliatuz", Ondarroako tribial jokoan oinarritzen den Ondarrutar Naturala jokoa jarriko dute martxan datorren maiatzaren 17an, 18:00etan, frontoian. Izen emate epera berriki zabaldu dute, eta berau egiteko hiru bide izango dira: Udaleko Euskara sailean, mrey@ondarroa.eus posta elektronikoaren eta 946833668 telefonoaren bitartez, Turismo Bulegoan edo 946 831 951 telefonoan eta Zaldupe eta Zubi Zahar ikastetxeetan.

"Binaka hartuko da parte lehiaketan", Udaletik zehaztu dutenez, eta sariak ere potoloa izango direla aurreratu dute. "Ondo pasatzeaz gain, sariak ere banatuko dira: guztira 1.000 euroko balioa banatuko da sarietan". Ugaitz Alegriak zuzenduko duen lehiaketak "dakiguna ez ahazteko eta hizkuntzaren eta kulturaren transmisioak duen garrantziaz ohartarazteko aukera emango digu", Arantza Atxurra Aranguren zinegotziaren aburuz. "Parte hartzeko Ondarroako gauzak jakitea baino besterik ez da behar: Ondarroako istorioak, herritik kanpo ere ospea izan duten pertsonak ezagutu, gertaerak, esaerak, toki-izenak, joko-izenak, bitxikeriak, hitzen esanahiak eta abar", gaineratu duenez.