Gernika-Lumo - Ez da bere tokiko ekonomiari bultzada nabarmenena ematen dion sektorea, baina turismoari gero eta etekin gehiago atera-tzen saiatzen dira Gernika-Lumok. Bide horretatik jardungo dira etorkizunean, gastronomia bidelagun izanda. Baina Udal ordezkariek balantzea egin zuten atzokoan: orotara, 74.000 bisitari pasatu dira iazkoan Turismo bulegotik. Egindako inkesten arabera, eta nahiz eta atzerritarren zenbakia goraka doan, hamarretik sei dira Estatuko turistak; gehiengo nagusia bere ibilgailuarekin heltzen da eta egun erdiko edo egun osoko bisitaldia egiten dute.

Bada zer hobetu turismo sektorean, besteak beste gau emateei dagokionez. Hala erakutsi dute inkestek. Baita bisitariek egiten duten gastua ere, banakakoena 10 eurokoa dena eta taldeetan hioru eurokoa. "Baina behatoki tuiristikoak beste hainbat datu eskaini dizkigu", Amaia Garciak aipatu zuen moduan. Eta, besteak beste, abuztuko astelehenak direla bisitari gehien elkartzen dituztenak" ondorioztatu da, egun bakarrean 1.300 turista artatzera heltzen direlarik. Merkatuak bere xarma badu, ""zeren 500 pertsona inguru erakartzen ditu".

Atzerritarren artean, beste behin dira nagusi frantzesak -10.000 pertsonatik gora-, "baina gero eta estatubatuar gehiago datozela" adierazi zuen. Iazkoan 1.781 izan ziren, hain zuzen ere. "Argentinarrak ere goraka doaz, 868 turistarekin". Guztira, %38a dira. Estatuko bisitariei dagokienez, katalana eta madrildarrak dira beste behin gehiengo. Guztira, Gernika-Lumora datozen bisitarien %61a dira. Turismo Bulegoak ere Interneteko markak ikertu ditu, "ea Gernika markak zein indar duen". Eta badu, garrantzitsua gainera. "Mundu mailan ezaguna den marka da, eta 2018koarekin alderatuta, interkazioak %3a igo" direla nabarmendu zuten. Bilaketarik gehien abuztuan -jaietako egunetan- eta bonbardaketaren oroitzapenean, apirilarem azken egunetan.

Etorkizunera begira, Iñigo Magunagoikoetxea zinego-tziak atera berri den gastronomia gida aurkeztu zuen, ostalariekin batera. "Gero eta gehiago dira Turismo bulegoan non jan galdetzen dutenak", dioenez. Eta 39 ostalari batzen dituen liburuxka egin dute, "informazio praktikoa jasotzen duena eta". 40.000 ale jarriko dituzte bisitarien-tzako eskuragarri.