Lekeitio - Lekeitioko bizilagunek ezin izan dute pelikularik ikusi Ikusgarri zineman azken bi asteburuetan, baina matxura konponduta, aretoa berriz izango da martxan. Zinemaren kudeatzaileek azaldutakoaren arabera, "jada ezbeharrari irtenbidea aurkitu zaio eta asteburu honetan pelikulak proiektatu ahalko dira". Hori dela eta, nagusien saioan barrena Mujercitas filma izango da ikusgai bihar, etzi eta astelehenean. Txikienen kasuan, Jumanji pelikula eskainiko dutela aurreratu dute, 17:00etan hasita. - I. Fradua