Bermeo - Portuz portu arituta, Ondarroa ere itsas zaindari bilakatuko da nihar arte. Kostaldeko herriak Mater ontziari ongietorria eman zion atzokoan. Kanpainak “arrantza jasangarria eta kontsumo arduratsua” ditu jomugak, beti ere tokian-tokiko jendartearen kontzientziazioan eraginez.

“Ikastetxeetako publiko gaztearengana ere modu zehatzean zuzenduko da erakusketa”. Hala azaldu dute Mater ontzi museo ekoaktiboaren arduradunek. Horrela, “kanpaina ibiltariak zeharkatuko dituen herri bakoitzean, ikastetxeek erakusketa bisita-tzeko aukera izango dute gida baten laguntzaz. Aste barruko egunetan LH3 eta LH4ko ikasleei bideratuta dago”, baina asteburuetan erakusketa irekia da. Ondarroara heltzean, Udaleko arduradunez gain -Zunbeltz Bedialauneta alkatea buru zela-, Eusebio Aranzamendi, Ondarroako Kofradiako presidentea, Mikel Santiso Antiguako Ama arrantza ikastetxeko zuzendari Josebe Azpiri Akarregi, Zaldupe Eskolako zuzendari Imanol Lasarte eta Zubi Zahar Herri Ikastolako zuzendari Maite Sesma izan ziren, Mater on-tziko zuzendari den Izaskun Suberbiolarekin batera. Azken honen ustetan, Bataren zein bestearen esanetan, Euskal Herriko hainbat udalerritan dabilen kanpaina ibiltariak “zuzen zuzenean erantzuten dio” itsas sektorearen egoerari, “izan ere, helburuen artean dago arrantza herritarrengana hurbiltzea eta ezagutza areagotzea, arrantza mundua ezagutzera ematea modu berezi eta erakargarrian edota arrantza sektorean parte hartzen duten agente ezberdinei protagonismoa ematea”. Gainera, kanpainren bitartez “sektoreak bere barne hartzen dituen hainbat gai jorratu dira Ondarroako ikastetxeetan eta baiota ontzi museoan bertan”.