PREBENTZIOA da giltzarria”. Hala errepikatu zuten, behin eta berriz, atzo Bermeon presente zan ziren erakundeak. Udalerrian azken aste honetan Suteei Aurrea Hartzeko Astea deritzon ekimena da martxan eta hainbat hitzaldiz gain, astean zehar ospatu direnak, atzokoan ikasitako praktikan jartzeko aukera izan zuten 350 bat ikaslek Goiko plazan. Suhiltzaileak irakasle izanik, lehen laguntzetako tailerra, segurtasun zerbitzuen hainbat ibilgailu edota sute simulakroa hartzen duen zirkuitua egongo ziren erakusgarri. Txikienen eta elkarteen ostean, herritarren eguna da guarkoa.

Prebentzioan lan egiten dabiltza Bermeon asteon, jakinik suteak direla udalerrian ematen diren ezbehar nagusienak. Eta prestakuntza praktiko da gakoa, “batez ere txikienen artean”. Hala azaldu zuen Bermeoko alkate Aritz Abaroak. Horrexegaitik, txikienak izan ziren atzokoan protagonista. Eta beraiekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileak, zeinek taldeka gomendioak eman zizkieten. Ez bakarrik gomendioak, izan ere kez beteriko labirinto bat nola zeharkatu irakatsi zieten. Baita bihotz-birikietako bizkortzea nola egiten den, suhiltzaileen soinekoak nolakoak diren, suteak itzaltzeko ibilgailuak nolakoa diren... Bertatik ere aritu ziren Bermeoko Herri Babeseko kideak. Ikasteaz aparte, txikienek gomendioak jaso zituzten suhiltzaileen partetik. Azken hauek azaldu zutenez, “ke detektagaileuk edo su-itzalgailuek duten garrantziaz jabetu nahi zian ditugu. Sute bat gertatzerakoan, nola jokatu behar duten irakasten saiatu gara”.

Abaroa alkateak adierazitakoaren arabera, “aste honetan ikastetxe eta elkarteek informazioa jaso dute, eta gaur -atzogatik- ikasitakoa praktikan jartzea da helburua”. Alkatearen esanetan, “prebentzioa ezinbestekoa da suteak gutxitu nahi baditugu. Denon bizi-kalitatearen hobebearrezkoa da suteen inguruko formazioa jasotzea”. Udaletik azaldu zutenez, “Bermeok hainbat sute jasan ditu azken hamarkadan, eta hori oso barruan sartuta geratu da bermeotarren oroimenean. Gai honen gainean oso sentsibilizatuta dagoen Udalak, herritarrak kontzientziatzeko, informatzeko eta laguntzeko estrategia du definituta, eta hainbat egitasmoren bitartez eramaten du aurrera urtean zehar”.

sentsibilizazioa Suteen kontua ez da nolanahikoa Bermeon. Udalaren daftuen arabera, bederatzi urtetan 143 ezbehar eragin dituzte udalerrian. Eta Udala, kexkatuta, “herritarren artean auto-babesari buruzko ezagutzak zabaltzeko helburua duen proiektua” Bizkaiko udalerrira ekarri du lehen aldiz. “Etorkizunean ere, ekartzeko asmoa era badugu”, diotenez. Egitasmo honetan laguntzaile izan ditu Mapfre Fundazioa eta Asociación Profesional de Técnicos de Bomberos (APTB) elkarteak, Estatuko hainbat administraziotako su-itzalketa eta suteen prebentzio zerbitzuak batzen dituena. Gaurkoa herritarren eguna izango da. Goiko plazan kokatutako karpa zabalik izango da, ikasleek eta elkarteek jasotako formazioa “herritar gehienen artean zabaltzeko proposamena baitugu”.