Lekeitio - Lea-Artibai eskualdeko motore turistikoa dela erakutsi du beste behin Lekeitiok. Udalaren datuen arabera, udalerriara hurreratu diren bisitarien kopuruak beste behin egin do goraka. uda partean, uztailean eta abuztuan zehar, 13.057 bisitari jaso ditu bulegoak, “iaz baino 387 gehiago”. Bestalde, Udalaren jabegotzako eraikinaren emaitza positiboak islada izan du Santa Katalina itsasargian, Andra Mari Zeruaren basilikan zein Marierrota interpretazio zentroan, eraikin guztiek hobetu baitutuzte iazko datuak.

Harrera puntu den heinean, turistei zerbitzu ematen dien eraikina berebizikoa da urtero Lekeitio bisitatzen dutenentzat, baita Lea-Artibai ere. Aurtengoan 13.000tik gora bisitari izan ditu. Udaleko bozeramaileek azaldu dutenez, “epe honetan hurbildu diren bisitarien jatorriari dagokionez, gehienak frantziarrak (1.798), bizkaitarrak (1.720), madrildarrak (1.453) eta kataluniarrak (1.356) izan dira”. Azken urteetan mantendu dne tenden-tzia da berau, bai Estatuko zein atzerritik etorritako turisten portzentaiari dagokionez.

“Era berean, Lekeitioko Santa Katalinako Itsasargiak 1.077 bisita izan ditu udan zehar”, uda honetan izan den gorakako tendentziari jarraiki. Datu hauek aztertzeko “2017koekin konparatu behar ditugu, izan ere iaz egun batzuetan itxita egon zen itsasargia”. Eta positiboak dirala zehaztu dute Udaletik. “Duela bi urteko datuak eskuan, orduan baino 239 erabiltzaile gehiago egon dira aurten”, izan ere orain dela bi urte 838 izan ziren guztira.

Basilikari dagokionez, “bisitari kopuruaren igoera oso adierazgarria da”. hala, 2.331 bisitari hurbildu dira bertara udaldian, “iaz baino 714 gehiago”, iragan den urtean 1.617 izan zirelarik. Orain zenbait urte ekin zieten eliza bisitatzeari eta urtero gero eta gehiago dira bere altxorrak deskubritzera animatzen direnak. 2015ean simatu zuten Udalak eta elizak hitzarmena, “izaera erlijiosoko Kultur Ondarea zabaltzeko helburua daukaten ekintzak martxan jartzeko lehenengo pausu moduan”. Marierrotako itsas-errotak ere datu oso positiboak izan ditu. Nahiz eta Mendexako lurretan kokatzen den, Lekeitioko Udalak kudeatzen du. “Igoera hau Marierrotan ere nabarmena da, guztira 822 erabiltzaile izan baititu, aurreko udan baino 328 gehiago” . Kasik bikoiztu egin da bisitarien kopurua, iazkoan 494 erabiltzaile izan zituelako.

“Oso positiboa” Orokorrean, Lekeitio bisitatzen duten “turisten kopuruak gora egin du esparru guztietan iazko datuekin konparatuz”, Udaleko bozeramaileemn aburuz. “Hortaz, udaldiaren balorazioa “oso positibo izan da eta turismo bulegoan zein itsasargi, eliza eta Marierrotak jaso dituen bisitari kopuruak gora egin du”. - I. Fradua