MARKINA-XEMEIN. Hamen Bertokoa proiektuak bere lehenengo atxikimenduak jaso ditu. Lea-Artibaiko elikagaien ekoizpena eta kon-tsumoa eskualdeko herritarren artean sustatzeko proiektuarekin bat egin 16 ekoizlek eta 32 ostalarik, ekimenaren filosofiari jarraiki: eskualdeko ekoizle eta kon-tsumitzaileen artean zubi lana egitea, lehen sektoreak beharrezko duen aupada jasoz eta kontsumo ardura-tsua sustatuz.

“Ekoizleen kasuan, euren produktuak Hamen Bertokoako kide diren merkatari eta ostalarien esku ipintzeko erraztasunak emonez eta kalitatezko ekoizpenak ziurtatzea” du helburu proiektuak, aurten martxan jarri dena baina eskualdeko hainbat ekonomi-analisiek orain dela urteak beharrezkotzat jotzen zutena. “Eta merkatari zein ostalarien kasuan, eskualdeko eta batik bat Hamen Bertokoa-ko kide diren ekoizleen produktuen erabilpenari lehentasuna eta ikusgarritasuna emonez”, gaineratu dutenez.

Orain arte 48 atxikimendu lotuta, “barazkigintzan dihardute” ekoizle gehienak, “modu agroekologikoan”, gainera; “euretako batzuk fruta edo eta kontserbak ere lantzen dituzte, eskala txikian”. Esneki eta gaztagin-tzan “Markina-Xemeingo hiru ekoizle daude, eta herri berekoa da Gure Eztia eztigile bakarra be. Ogi eta gozogile bi, arrautza ekoizle bat, fruta ekoizle bat, sagardo eta txakolingintzan diharduten bi enpresa be hor daude, eta barazki kontserba lantegi bat”, zehaztu dutenez.

Kontsumitzaileei dagokionez, Hamen Bertokoa egitasmoak “14 merkatari txiki eta 18 ostalari” bere egin ditu. “Dendari txiki askok gorde dute Lea-Artibaiko produktuak eskaintzeko ohitura”, baina proiektuak kontsumo bide horrek estutuko ditu. “Produktu horiek ikusgarriago ipini ahal izango dituzte, eta atxikimendua emon duten dendak eurak be Hamen Bertokoaren logotipo ezaugarria eukiko dute atean. 14 merkatari dira, momentuz, proiektuaren partaide egin direnak: Aulestiko bat, launa Ondarroa eta Markina-Xemeingoak, eta bost Lekeitiokoak”. Ostalari-tzari dagokionez, eskualde osoko 18 establezimenduk egin dute bat: gehienak taberak eta jatetxeak dira, baina badira ere bi hotel, hostel bat eta kanpin bat.

Kanpaina

Lehen atxikimenduak lortuta, hala ere Hemen Bertokoa ekimenaren parte izateko aukera berriak izango dira. Sustatzaileek azaldu duten moduan, “herritarrak eurak be Hamen Bertokoa-ren filosofiagaz bat egitea” dute oinarri. Lea-Artibaiko edozein biztanlek dauka aukera kide egiteko, bide errazena www.hamenbertokoa.eus web gunean kide egitea delarik. Bertan jasoko dute informazio guztia, baita kanpainaren nondik norakoak eta “produktuen zozketetan parte hartzeko aukera” ere.