Iazkoan ekitaldi xumea egin ostean, aurtengo Laboral Kutxa DEIA Hemendik sariketa, bere hamalaugarren edizioan, baikortasunaren aldeko deialdi bilakatu zen. Atzo, arratsaldeko 18:30etik aurrera Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan egindako ekitaldia etorkizunera begirako ospakizuna izan zen. Eta, bide batez, azken hilabete hauetan, zailtasunak zailtasun, Busturialde eta Lea-Artibai eskualdeen aldeko lan isilaren omenaldu bilakatu ziren, burubelarri egindako jardunaren ordain. Zortzi izan ziren saritutako erakunde eta norbanakoak: Bermeo Tuna World Capital, Lurgaia Fundazioa, Artibai Mendigoizale Taldea, Gazte Zar Mendi Taldea, Aurrera Kirol Elkartea, Euskal Herria Museoa, Eñaut Elorrieta eta Bermeoko Gurutze Gorriak jaso zuten. Iluntasunaren ostean, ekaitzaren ostean, argia, barealdia ere badatorrela aldarrikatu zuen ekitaldia izan zen Bermeon egindakoa.

Eguneroko edozein aspektu baldintzatu eta baldinztatzen du koronabirusak. Pandemiak ageriko arazoak sortu eta oraindik sortarazten ditu. Baina ametsgaiztoa atzean uztea ate joka den garaiotan, indarrak batu eta aurrera egiteko deia luzatu zuten ekitaldiko protagonistak, Busturialde eta Lea-Artibaiko erakusgarri direnek. Enrique Santaren DEIA egunkariko zuzendariordek egin zuen lehen berbaldia. Etaatzo saritua izan zen Eñaut Elorrietaren kanta bat izan zuen Santarenek hizpide. Baita erakundeenganako esker ona ere. "Gaurko protagonistak sarituak, zuek guztiok zarete. Eskerrik asko beti hor egoteagatik, baita unerik zailenetan ere. Horrek egunetik egunera lanean jarraitzera eta gure onena ematen jarraitzeko konpromisoari eustera bultzatzen gaitu, gure herri guztietan jarraitze-ko, zuen lana, zuen ahalegina, proposamenak eta proiektuak ezagutarazteko espazio bat eskainiz". Ostean zorion-mezu zintzoa helarazi nahi izan zien. Hirugarren mezuan azkenik "esperantzarako deia" luzatu zuen, "etorkizun hobea heldu da eta".

Aritz Abaroa, Bermeoko alkatea, izan zen hurrengoa. Sarituek egiten duten lana biziki eskertu ostean, Abaroak aipamena egin zion Kostaldeko heterogenotasunari. "Zuek zarete horren adierazgarri", gaineratu zuen, "zeren egunero egiten duzue lan zenbait esparrutan, eskualdeen hoberako. "Herritarren alde eta gure gizartearen alde egiten duzuelako lan. Eskualdeotako dibertsitsatearen erakusle", esaldi batekin definitu zituen inguru biak. Eta euren biztanleak ere: "itsasoari lotutako menditarrak, eta baita mendi gainetik itsasoari begiratzen diotenak". Mendi eta itsaso, horrelakoeak dira eta Lea-Artibai eta Busturialdeko biztanleak.

Sariketari dagokionez, 18:30etarako aipamena jaso zuten zortzi elkarte eta norbanakoak euren eserlekuetan ziren jada. Eta bermeotarrak izan ziren lehenak, Bermeo Tuna World Capital-eko ordezkariak. Rogelio Pozok azaldu zuen zertan datza bere jarduna, baita aurretik ere Ignacio Serrats bere lehendakariak, bideo bitartez. Itsasotik lur gainera, izan ere bere jarduna lur gainean du nagusiki Lurgaia Fundazioak. Bere kide Jon Hidalgo izan zen saria jasotzen arduraduna. Eta baita galderei erantzuna ematen. "Orain dela zenbait urte bost zoro hasi ginen eta handiagoa bilakatu" dela adierazi zuen. Eta bere zereginean, gure basoak lehengoratzen dihardute burubelarri.

Mendigoizaleen hitzordua izan zen hurrengoa. Izan ere, afizioa bada bai Markina-Xemeinen eta baita Mundakan ere. Eta hori adierazgarri dira Artibai Mendigoizale Taldea eta Gazte Zar Mendi Taldea. Eta koronabirusaren aroan, non askok topatu dute beharrezko zuten askatasuna, eta aire freskoa, goraka egin du zaletasunak nabarmen. Markina-Xemeindarrek bere 75. urteurrena bete dute aurten, eta mundakarrek zuzendaritza berria dute, taldea biziberrituz. Belaunaldien arteko trasmisioa bermatuta, biak mantentzen dira irterak eta ekimenak egiten. Bere zereginetan tinko ere mantentzen da Ondarroan kokatzen den Aurrera Kirol Elkartea, futbolena, baina baita txirrindaularitza eta mendizaletasunean ere. Ehun urte beteta aurtengoan -garai ona eta baita latzak pasatuta-eta lehen taldea hirugarren mailan izanda, ibilbide luzea izan arren etorkizunari positiboki begiratzen diote: 200 umek osatzen dute harrobia.

Ondarroatik, Lea-Artibaiko kostaldetik, Busturialdeko bihotzera pasatu zen orduan sariketa. Izan ere, Euskal Herria Museoko eta Bizkaikoa erakundeko Asier Madarietak jaso zuen eraikinaren 30 urte egindako lanaren ordaina. "Euskal Herriari bere osotasunean begira-tzen dion museoa, urte gogorra izan" dela aitortu zuen. Baina pixkanaka-pixkanaka hasiak dire argi-izpiak sartzen hodei artean. "Gero eta zenbaki hobeagoak izan ditugu. Eta badugu esperantza 2022 urtea hobea izateko", azaldu zuenez. Eta Gernika-Lumotik irten barik, bada bertan jaiotako kantari entzutetsua: Eñaut Elorrieta. Euskal musikagin-tza erreferente, Elorrieta ezin izan zen Bermeon egon. Arrazoia zera da: bideoklip bat grabatzen ari dela, Bilbon. Hala ere, bere manager Josune Alboniga bertatu zen. Sariak eskertzeko; baina baita kulturgin-tzaren egoera analizatzeko ere. Pandemia garaian galtzaile handienetakoa, Albonigak espero du "ahal bezain azkarren normalitatera bueltatzea". Hala ere, zeru ez da oskarbi, oraindik ere badirelako zenbait tartean zenbait hodei. Eta azkenik, Bermeon hasitako sariketa Bermeon amaitu zen. Eta bertan izan ziren herrian berebiziko garratzia eta askotan lan isila egiten duen elkartea: Gurutze Gorria. Taldea eramanda, boluntarioei luzatu zieten deialdia, "gurera hurreratzeko eta gurekin aritzeko", esan zuen bere presidente Josu Peronek.

Horiek izan ziren eskualdeotan diren erreferenteetako batzuk. Beste asko izan al ziren, baina denbora egongo da, etorkizunean, hauen izena goraipatzeko aukera, euren jarduna txalotzekoa. Hasiak gara iluntasunari aurre egiten eta argi-izpiak ikusten. Urte latzak izan badiren ere, datozenak hobeak izango direlaren esperantzan. Hori izan da eta Kostaldeko sariketaren gakoa; esperan-tza berpiztea.