ZKEN hilabeteetan ia mundu osoan hedatu den osasun-egoera zailak hainbat ondorio ezkor izan ditu izarteko arlo desberdinetan, izan ere, hainbat pertsonak bizia galldu dute eta, gainera, ekonomia eta eunerokotasunean ere eragin handia izan da. Hala ere, izurritearen inguruko irakurketa positiboa egitea ahalbidetu duen pertsona ugari azaldu dira Bizkaiako txoko desberdinetan, asko izan direlako ingurukoen egoera hobetzearen alde inongo interesik gabe lanean aritu diren elkarte zein norbanakoak. Arlo honetan, Sondikako Udalak eta DEIAk euskal gizartea egiten aritu den ezfortsuaren eredu garbi topatu zuen Sondikako La Cuadri de la Aguja elkartean. Herriko jostuntza ikastaroko kideak jo eta su egon ziren orratz kolpeka maskara solidarioak josten.

Hauek herriko denda zein etxeetako norbanakoek emandako materialarekin josten ibili ziren eta, ondoren, herriko txoko desberdinetan banatzen aritu ziren; supermerkatuetan, liburudendatan, okindegitan, Sondika eta Loiuko nagusien egoitzatan eta abar luze bat. "Guztira, 1.500 musuko inguru egin ditugu. Koronabirusaren hedapea hasten joan zen heinean, jendeak material falta zeukala ikusi zen eta, honen aurrean, maskara solidarioen ekimena martxan jartzea erabaki genuen. Gutxinaka gutxinaka jendea animatzen joan zen eta gure produkzioa asko handitu zen. Horrenbestez, leku desberdinetara helarazi geniruen musukoak, ahalik eta jende gehiago laguntzen jarraitzeko asmoarekin", adierazi zuen Marisa Sánchez-ek, La Cuadri de la Aguja-ko monitoreak.

Xabier Zubiaurren, Sondikako alkatearen, eskutik Hemendik Saria jasotzeak oso poz handia suposatu zuen jostun elkarteko kideentzat, izan ere, hau euren lanaren esker bezala ikusi zuten: "Beti da pozgarria jendeak zuk egin duzun lanari balioa ematen diola ikustea, nahiz eta guk ezeren truke egin eta banatu ditugun maskarak". Gainera, alkateak aipatu zuen udal-korporazioa osatzen dutenen arteko adostasuna osoa izan zela eta horrek asko pozten gaitu. Badirudi, egin dugun ekintzak jende asko elkartu duela arrazoi solidario batengatik eta hau ikusteak asko pozten gaitu, bihotzez".

Beste alde batetik, konfinamenduan hasitako ekimenak elkartearen ikusgarritasuna areagotzea ekarri du, izan ere, Marisak azaldu zuenez, jende gehiago apuntatu da udal-ikastaroak berriro hasi direnetik: "Gure ateak irekita daude jostuntza ikasi eta honetaz gozatu nahi dutenentzako. Oso pozgarria da gero eta jende gehiago animatzen ari dela ikustea. Askok uste dute gurekin etorrita josten ikastea bakarrik lortuko dutela, baina gure lana haratago doa. Ikaskide baino lagunak gara gure artean eta askotan terapia lan bezala har daiteke guk egiten duguna, izan ere, elkarrekin barre eta negar egiten dugu kasu askotan".

Gainera, urtean birritan edo gehiagotan ikastaroko klase desberdinetako jendeak elkar ezagutzeko ekitaldi bereziak antolatzen dira, normalean negu eta Aste Santuan ospatzen diren bazkari edo meriendak. Horrenbestez, argi azaldu zuen Marisak gaionontzeko sondikoztarrei zuzenduta, La Cuadri de la Aguja ikastaro huts bat baino askoz gehiago dela, koadrila berri bat eta jende interesgarri asko ezagutu ahal izateko aukera paregabea, Sondikatik atera gabe.