ZURRITEA dela eta, 2020a oso urte zohikoa izan da Bizkaiako jendearentzat, batez ere haurrentzako, izan ere, martxoaren erdialdetik bi hilabete inguru egon behar izan dira euren ikaskide edo taldekieekin jolastu gabe. Askoren ustez, umeak izan dira berrogeialdia gehien pairatu duten sektorea. Zorionez, oso jarrera ona izan dute orkorrean Bizkaiako txoko desberdinetako umeek, berroeialdiko legeak errespetatuta eta euren etxeetatik atera gabe eskolako lanak egin eta posibleak izan ziren aisialdirako aukerak aprobetxatuta. Hau ikusita, Loiuko Udalak gaztetxoen jarrera saritzeko ekimen berezi bat antolatu zuen; lehenengo etxez etxe berrogeialdian urteak bete zituzten umeei opariak banatuta eta, ondoren, herriko beste ume askori zabalduta ekintza. Elkartasun arloko jarduera honetan, Txoribikers motorzale elkateak berebiziko papera jokatu zuen, izan ere, Josu Andoni Begoña alkatearekin batera herriko auzoetan zehar egon ziren bertoko kideak euren soinuekin giroa alaituta eta opariak banatuta. Honengatik, DEIAK eta Loiuko Udalak elkarte honi Hemendik Saria ematea erabaki zuten. "Oso pozgarria da honelako sari bat jasotzea, harro egoteko moduko gauza bat da. Guk egin dugun lan umila saritzen duen errekonozimendu bat da eta oso eskertuta gaude", adierazi zuen Joseba Arberasek, Txoribikers elkarteko lehendakariak.

Oso une berezia bizitzeko aukera izan zuten motorzale loiuztar hauek herriko umeei opariak helarazteko unean: "Oso gaizki pasatu dute bi hilabetetan etxean egonda eta horregatik oparia merezi zuten. oso polita izan zen Loiuko auzoetatik motorrekin lagunduta joatea oso giro polita egon zelako asteburu osoan zehar. Denongatik jakina da zein hunkigarria den gaztetxo bati opari bat ematea, are gehiago gaur egungo osasun-egoera zaila kontuan izanda. Oso asteburu mugitua izan zen 300 opari inguru banatuta, baina benetan pozgarri eta polita. Gainera, motorren soinua entzutera ohituta ez zeuden ume asko egon ziren eta eurentzako ere oso berezia izan zen".

Elkartearen ruteko aktibitateari dagokionez, oso alkatea nabarmena pairatu du koronabirusaren izurritea dela eta, izan ere, urte osoan zehar antolatzen diren hainbat ekitalditan parte hartzen du Txoribikers-ek. Tamalez, topaketa guztiak bertan behera geratu dira, esate baterako Txorierri inguruan elkarte honek antolatzen duena ere: "Nahiz eta datorren apirilerako programatuta dagoen, momentuz bertan behera uztea erabaki dugu. Estatu osoko jendea elkartu ohi da guk antolatutako topaketan eta uste dugu gaur egungo egoerarekin ezinezkoa litzatekeela segurtasuna bermatzea". Hala ere, Josebak adierazi zuenez, noizbehinka lagun arteko geldialdiak egiten dituzte euren etxe inguruetako itzuliak egiteko. "Egia da, kontuan izanda beste ekintz asko egin ezin direla. lagun arteko topaketak egiten ditugula edota bakarkako itzuliak, baina seme-alabak ditugun motorzaleokez daukagu motorrean ibiltzeko hainbesteko denborarik", aitortu zuen Josebak azken hilabeteetako aktibitatearen inguruan.