Aukeratu egin dira dagoeneko BAFFEST 2022 Emakume Argazkilarien Lehiaketaren 30 lan finalistak. Aurtengo edizioan 150 lanetik gora jaso dira guztira.

Hautaturiko 30 argazkilariek aurrez aurre aurkeztuko dituzte lanak Valentziako Revelarte Eskolan, maiatzaren 4an; Madrilgo EFTI Eskolan, maiatzaren 6an; eta Donostiako San Telmo Museoan, maiatzaren 13an. Hiri horietan, hamarna ikustaldi izango dira eta lanok Susana Marrek, Olga Aznarrek eta María Sainzek ikusiko dituzte Valentzian; Carmen Dalmauk, Elisa Mirallesek eta Roberto Villalónek Madrilen; eta Itziar Bastarrikak, Gabriela Cendoyak eta Eneka Fernándezek Donostian. Hala, epaimahaikide bat izango da aipatutako hirietan.

Gainera, Valentzian eta Donostian, Cris P. Lareo argazkilaria izango da, hots, 2021eko Lehiaketaren euskal sailaren irabazlea. Madrilen, aldiz, Rocio Bueno izango da, hau da, aurreko edizioko estatuko sailaren irabazlea.

Ikustaldietan, edizio honetako 9 lan finalistak aterako dira, hiri bakoitzeko 3. Lan horiek urriaren 8an aurkeztuko dira, Barakaldon egingo den "Argazki Eguna" izenekoan. Epaimahaiko kideek argazkilari bakarraren lana aukeratuko dut eta horixe izango da BAFFEST 2022 Emakume Argazkilarien Lehiaketaren irabazlea. Lan sarituak BAFFEST Lehiaketak 2023ko edizioan ekoitziko duen banakako erakusketa batean parte hartuko du eta 500 euroko zenbatekoa poltsikoratuko du. Euskal argazkilari onena ere sarituko du epamahaiak, Barakaldo Saria esleituta. Saridunak 300 euroko zenbatekoa jaso eta 2023ko Lehiaketan erakutsiko da lana. Bestalde lehiaketaren irabazlea euskal argazkilaria balitz, epaimahaiak bigarren lana ere sarituko luke, egilearen jatorria edozein dela ere.

EGUTEGIA

Maiatzaren 4a: argazkien ikustaldia Valentziako Revelarte Eskolan.

Maiatzaren 6a: argazkien ikustaldia Madrilgo EFTI Eskolan.

Maiatzaren 13a: argazkien ikustaldia Donostiako San Telmo Museoan.

Maiatzaren 23a: ikustaldietan hautaturiko lanak iragartzea.

Urriaren 8a: BAFFEST Argazki Eguna:

  • Bederatzi finalisten lanak aurkeztea.
  • Irabazlea iragartzea.