Datorren larunbatean, irailak 18, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, BreakOnStage izeneko kultura urbanoen jaialdia jasoko du Barakaldo Antzokiak. Hau izango da jaialdiaren egitaraua:

Break dance eszenikoen lehiaketa:

  • Hiru breakdance taldek beraien break dance koreografiak aurkeztuko dituzte: Venezuela Team, Europan bizi diren venezuelako breaker onenen selekzioa, Last Squad frantziarrak, lan berria estreinatuko dute eta gaur egungo munduko breakdance txapeldunak dira. Bilboko Feel The Sound talde gaztea ere lehiatuko da. Bi talde onenak azken batailara pasako dira.

Bost Urban Dance lehiaketa:

  • Urban dance-ko dozenaka talde lehiatu dira 3 sailkapenetan eta bi mailatan, talde onenak final handian egongo dira. Junior kategorian: Petit Breath (Iruñea), Dale Al Play (Trapagarán) eta Sweet Dream (Irun). Kategoria absolutuan: Mini Factory (Bilbo), B-Wild (Barakaldo), Element (Santurtzi) eta Factory (Bilbo).

Gainera bestelako ikuskizun urbanoak ere egongo dira, Bartzelona0k "Nury & Izaskun" Lock & Pop Dance onenen erakustaldia eta DJ Lorena artista ezagunaren emanaldia esaterako. Guztia Iker Villa aurkezleak dinamizatuta.

Ikuskizun nagusiak 80 minutuko iraupena izango du. Barakaldo Antzokiaren edukiera osasun-egoerara egokituko da eta streaming bidez jarraitu ahal izango da Gaztearen webgunean, modu irekian eta kalitate profesionalarekin. Sarrerak irailaren 70k aurrera jarriko dira salgai Kutxabank kutxazainetan, 10 eurotan, helbide honetan eskaintza berezien berri emango da.

Edizio berri honetan jaialdia dibertsifikatzearen eta hedatzearen aldeko apustua egin dugu. Horrela, beste bi ekitaldi egingo ditugu, Galindo Skate Parkean eta Barakaldes-en. Sarrera doakoa izango da, edukiera kontrolatuarekin. Helburua da dantza urbanoa eta Scooter kirola praktikatzen duten tokiko artista gazteen parte-hartzea bultzatzea. Barakaldoko skate park nagusian Scooter Freestyle Bable gozatzeko aukera izango da 12:00eta0k 14: 00etara. Gure skateparketan goraka doan kirol urbanoaren modalitate bat da.

Barakaldes frontoian 1vs1 BreakOnStage Bable izango da 14:00eta0k 17:00etara. Banakako Breakdance eta dantza urbanoen lehiaketa da, bi modalitatetan: 1vs1 Breakdance eta 1vs1 AllStyle. Dantzarien arteko "batailak" burutuko dira, erreferentziazko DJ batekin, M.C batekin eta modalitate bakoitzeko 3 epaimahai ospetsurekin.