Barakaldo Antzokiak ikusleengana hurbiltzeko kanpaina berri bat jarriko du martxan, BAT Gara izenekoa. Horren helburu nagusia ikusleen proposamenak entzutea izango da. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak diruz lagundu du ekimena.

Barakaldo Antzokiaren proposamenak dirulaguntza jaso zuen ekainaren 10eko ebazpenean, 19.200,00 euroko zenbatekoarekin, eta aurkeztutako eskabide guztietatik bigarren puntuazio onena lortu zuen. "Oso pozik gaude eta ekimen berri hau abian jartzeko gogo handiz, gertuago dagoen antzerkia lortzeko gure helburua babesten baitu, gure programazioaz gozatzen dutenen iritziak eta sentipenak kontuan hartuko dituelako", adierazi du Rakel Olallak, Barakaldo Antzokiko presidenteak.

Ekintza-programa integral baten bidez, ikusleria erdigunean jartzea eta haien eta sortzaileen artean zubiak eraikitzea da BAT gara programaren helburua, digitalaren presentziarekin eta jarraitutasunerako bokazio argiarekin.

"Proiektuaren ideia nagusia ikusleak hobeto ezagutzea da, haientzat denbora izatea, axola digutela jakitea, entzutea ¿ bai eta antzerkian bizi dutena beren bizitzetan eragina izango duen esperientzia esanguratsua izatea ere", azaldu du Rakel Olalla Barakaldo Antzokiko presidenteak.

Ez da Antzokia deialdi honetara aurkezten den lehen aldia; izan ere, 2018. urtearen amaieran dirulaguntza eman baitzitzaion, publikoak gehiago eta hobeto ezagutzeko, batez ere antzerkiaren lagunak, eta, aldi berean, programazioan bertan erabakiak hartzera bideratutako datuak lortzeko.

BAT gara proiektuak honako hauek konbinatzen ditu: profilen azterketa, komunikazio segmentatua, esperimentatzeko jarduera osagarrien eskaintza zabaldua eta funtzio osteko dibulgazio berezia. "Leialtasuna lantzen jarraitu nahi dugu, eta komunitate inplikatuago batera eramango gaituen elkarrizketa sortu", adierazi du Olallak.

Hauek dira, besteak beste egingo diren ekintzak: lehiaketak sare sozialetan, sustapenak QRn, entsegu irekiak, taldeentzako masterclassak (familiak, gazteak...), solasaldiak, aldez aurreko topaketak edo funtzio ostekoak¿

"Esperientzia eszenikoa areagotu nahi dugu", gaineratu du Olallak, "gertakari eszenikoa ez baita ikusleak antzerkira joan, ikuskizun bat ikusi eta aurreko ikuskizunetara joan ahal izatera mugatzen , baizik eta ondoren hainbat informazio eta tresnez hornitu ahal izatera".