Barakaldoko Udalak 900.000 euro inguruko aurrekontua bideratuko du uda honetan udalerriko ikastetxeetan hobekuntzak egiteko. Urtero egin ohi den ekimena da, umeak oporretan daudela aprobetxatuz. Egingo diren hobekuntzak arotzeria eta galdarak hobetzea, komunak berritzea edota sarbide berriak sortzea izango dira, batik bat.

Horrela, uda honetan 10 ekipamenduk irekiko dituzte ateak instalazioak berritzeko: kanpoko zoladurak margotuko dituzte, galdarak berrituko dituzte, jatzi-toki berriak jarriko dituzte, haur-jolasetan konponketak egingo dituzte, sarbide berriak jarriko dituzte, eta aire girotuko sistemak jarriko dituzte.

Udal Azpiegitura eta Hezkuntza arloek elkarrekin lan egiten dute lan horiek koordinatzeko, udalak eskumena duen ikastetxe publikoetan. "Azken legealdian bi milioi euro baino gehiago inbertitu ditugu gure ikastetxeetan hobekuntzak egiteko. Zenbateko horri azken bi ikasturteetan inbertitutako milioi erdi euro gehitu beharko litzaioke, bai eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan egindako proiektu garrantzitsu batzuk ere, hala nola, Arrontegi ikastetxeko aterpea, iaz amaitu zena, edo Hezkuntza Saila Trueba institutu berria eraikitzeko garatzen ari den lanak, edo ikasturte honetan ikastetxe publikoetan karpak jartzea, ikasleek aire librean jolas zezaten, koronabirusetik babestuta", gogoratu du alkateak.

Aurten, zehazki, 900.000 euro inguru bideratuko dira ikastetxeen hobekuntzetara, 300.000 inguru Udalaren aldetik eta 590.000 euro Arrontegiko jantokiko obrara. "Inbertsio handia da, eta aukera emango digu ikastetxeak ikasturtearen hasierarako egokitzeko eta, urtez urte, ikasleei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzeko", zehaztu du. Guztira, 20 hobekuntza-jarduera baino gehiago egingo dira ikastetxe publiko hauetan: Arteagabeitia, Bagatza, Gurutzeta, Ibaibe, Larrea, Zuhatzu, Alkartu, Beteluri, Munoa Arrontegi eta Gurutzetako Haurreskolan.

KOORDINAZIOA IKASTETXEEKIN ETA EUSKO JARULARITZAREKIN BERAREKIN

"Argia da kalitatezko hezkuntza kalitatezko instalazio publikoetan eskaintzeko gure apustua. Hala, ikasturtean zehar Barakaldoko ikastetxe guztiak bisitatu ondoren, zuzendaritza-taldeek eta guraso-elkarteek helarazitako eskaerei erantzuten dien obra-zerrenda hau egin dugu. Ikusten duzuen bezala, Udaleko Hezkuntza Arloaren, ikastetxeen eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren arteko lan bateratua eta koordinatua da. Barakaldoko koordinazio eta lankidetza etengabearen ondorioz, hiriko Eskola Mapa eguneratzen ari gara, hitzeman genuen bezala, hezkuntza-zerbitzua hirian bizitzen ari garen bigarren hiri- eta gizarte-eraldaketa handira egokitzeko", azaldu du alkateak.