Klima aldaketaren ondorio larriei buruz kontzientzia sortzeko ikastaroak egingo dira Larrazabalgo baso eta ortu ekologikoan. Orain arte Barakaldoko 700 ikasle baino gehiagok parte hartu dute programan.

Hala jakinarazi du Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotziak, programaren balantzea egin duenean. Ikasturtea 15 ikastetxeren parte-hartzearekin itxi da, eta ikasleek instalazioak aztertu ahal izan dituzte eta klima-aldaketa geldiarazteak duen garrantzia in situ egiaztatu ahal izan dute.

Proiektua ikasleek baso mistoa eta ortu ekologikoa bisitatzean da. "Horrek aukera ematen die udalerriko natur eta landa-ingurunearekin harremanetan jartzeko eta ingurumenaren kontserbazioan ingurune horiek duten garrantzia baloratzen ikasteko. Kontuan izan behar da Barakaldoko lurraldearen % 60 baino gehiago dela berdea, askok datu hori ezagutzen ez badute ere", azaldu du Canterok. Ikasleek Larrazabalgo eskoletan egiten dituzten tailer eta jokoekin osatzen da bisitaldia. "Azken bi urteotan klima-aldaketa eta prozesu horrek gure ingurunean izan ditzakeen ondorioak landu ditugu", gaineratu du zinegotziak.

Bisitak egin aurretik, Udalak ikasgelan landatzen dituzten ilarren haziak ematen dizkie ikasleei, ondoren Larrazabalgo ortuan bertan birlandatzeko. "Esperientzia hau izugarri gustatzen zaie beraiek egiten dutelako", azpimarratu du Canterok.

OSO BALORATUTAKO ESPERIENTZIA

Azken ikasturte honetan 35 bisita egin dira Larrazabalgo baso eta ortu ekologikora; bisita hori goizez egin da, 09:00etatik 13:00etara. Esperientzia horretan, guztira, 773 ikaslek parte hartu dute: el Pilar, Juan Ramón Jiménez, Gurutzeta, Ibaibe, Pauldarrak, Errosarioko Gure Ama, Bagatza, Begoñako Gure Ama, Arteagabeitia, Arrontegi, Mukusuluba, Alkartu, Munoa, Larrea eta Errekatxo ikastetxeetakoak.

Ikasleek asko gozatzen dute esperientziaz, eta horren froga da ikasleen % 90ek berriro egingo lukeela bisita. Ondoen baloratutako espazioen artean basoa bera dago, azken urte honetan parte hartu dutenen %80,27k baino gehiagok gogokoen duen espazioa. "Haientzat basoa da harrigarriena, estimulu asko dituelako", azaldu du Canterok. "Azpimarratu behar da, halaber, oso harrigarria dela ikasleek ingurumenarekiko duten konpromiso-maila, ongi baitakite erronka handia dugula aurrean klima-aldaketa geldiarazteko eta hiri gero eta iraunkorragoa lortzeko", esan du Canterok amaitzeko.