Arrakasta handia izan du Barakaldoko Udalak ikasturte honetan martxan harri duen mugikortasun seguruko programak. Guztira udalerriko hogei bat ikastetxetako 3.541 ikaslek hartu dute parte ekimenean. Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila arloko zinegotzi Angel Madrazok programaren datuak ezagutzera eman ditu.

"Arlotik ahalegin handia egin dugu ikastaro honetan Barakaldon duela urte asko eskaintzen den mugikortasun seguruko prestakuntza hobetzeko eta modernizatzeko. Guretzat funtsezkoa da haurrek hiriko kaleetan ibiltzen ikastea, eta ikaskuntza hori ahalik eta modu didaktikoenean egitea", adierazi du Madrazok.

Azken ikasturte honetan udal-programan parte hartu duten ikasleetatik 1.614 Lehen Hezkuntzako lehen ziklokoak ziren (6 eta 8 urte bitartekoak) eta 1.927, ostera, bigarren edo hirugarren ziklokoak (8 eta 12 urte bitartekoak).

"Prestakuntzarekin batera, berrikuntza ugari izan dira oraingoan; azkena, familiekin lan egiteko pentsatutako materiala egitea, gurasoak ere programan inplikatzeko. Egunero eskolara joatean edo itzultzean dauden arriskuez jabetzea nahi dugu", gogorarazi du Angel Madrazok.

Zehazki, ikasturte honetan, mugikortasun seguruko jarduerez arduratzen den udaltzainetako bat ikastetxe bakoitzera joan da, eta ikasleak hartu, eta irakaslearekin batera, Landabekoko pistetara joan dira, oinez. Ekimen hau ikastetxeetarako bide seguruak ezartzeko hasiera da.

LAU TEKNIKARIREN LAGUNTZA

Udaltzaingoak, gainera, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak Lanbideren bidez finantzatutako Enplegu Planari esker kontratatutako lau teknikariren laguntza izan du ikastaro honetan. Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arloko zinegotziak eskerrak eman ditu egindako lanagatik, " horiek gabe ez zelako programa hobetzerik izango".

Mugikortasun seguruko programaren beste berrikuntzetako bat izan da jarduera batzuk ikastetxeetan bertan egitea, ikastetxeek dituzten jolastoki estaliak (aterpeak) aprobetxatuz. Halaber, arbel digital bat erosi da, euskarri mugikorrarekin, Lanbadeko pistan eta beste leku batzuetan eskolak emateko.

Ikasturte honetan, covid-19k eragindako pandemiaren ondoriozko aparteko osasun-egoerak izan dira nagusi. Hala, Udaleko Lan Osasunak ezarritako protokolo guztiak bete dira, eta prestakuntza-ekintzak modu seguruan eta kutsaduraren transmisioa saihesteko prebentzio-neurri guztiak betez egiteko egokitu dira: musukoa erabiltzea, ikasleen arteko distantzia, eskuak garbitzea, materialak desinfektatzea eta abar.

Era berean, hiru taldetan banatu dira ikasleak Landabekoko pistetan; halatan, taldeetako batek bizikleta eta patinete praktikak egin dituen bitartean, beste batek, oinezkoarenak, girotaldekoenak edo udatzainarenak egin ditu, eta hirugarrenak, ostera, arbel digitalaren tresna elkarreragileak baliatu ditu.