Aparkalekua aurkitzea gero eta zailagoa izaten da. Hori dela eta, Barakaldok aparkatzeko 204 toki berri sortuko ditu Zuatzun, aparkalekua erregulatzeko sistema berri bati esker. Jon Andoni Uria zinegotiak zuzendutako Hiriko eta Auzoetako Obra eta Zerbitzuak Arloak jarri du martxan ekimen hau.

Ibilgailuen errotazioa hobetzeko eta bertan bizi direnentzako aparkalekua errazteko, TAOren zerbitzua azoka txikiaren zabalgunean instalatzean datza asmoa, eta horrela, auzotarrek Udalari egindako eskaeretako bati erantzuten zaio.

"Bizilagun askok jakinarazi digute espazio hori aparkalekurako gaitzeko aukera dagoela, gaur egun ezin baita aparkatu eremu horretan. Ekimen horren bidez, aparkaleku-espazio arautu berria sortuko dugu, bai eta plaza horiek eremu horretako egoiliarrentzat izango direla bermatuko ere", azaldu du Uriak.

Lanegunetan erregulatuko da astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, 9.00etatik 14:00etara. "Kasu honetan, eremu hori azoka txikirako ere erabiltzen denez, ostegunetan 17:00etatik 20:00etara baino ez da izango TAO, egun horietan, 06:00etatik 17:00etara, postuak jarri eta azoka txikia egingo denez, ezingo baita ibilgailurik egon", adierazi du zinegotziak.

TAOren zerbitzuaz arduratzen den enpresa arduratuko da plazak seinaleztatzeaz. Aparkalekuak erregulatzeko sistemaren mende egongo dira, erabat seinaleztatzen direnetik hamabost egun balioduneko epea igaro ondoren. "Uste dugu neurri hori uztailean jarriko dela indarrean", esanez amaitu du Uriak.