Eroskik emandakoak

Barakaldok kolektibo ahulenetara bideratuko ditu 120.000 musuko

09.02.2021 | 18:33

BARAKALDO. Barakaldoko Udalak udalerriko kolektibo ahulenetara bideratuko ditu Eroskik eman dizkion 120.000 musukoak, koronabirusaren pandemiari aurre egin diezaioten.

Guztira, Eroskik 1.000.000 musuko emango dizkie beharra duten 10.000 familia baino gehiagori, 70 erakunde publiko eta sozialen bitartez. Eroskik pandemia hasi zenetik abian jarri dituen jardueren artean dago ekimena, besteak beste, 6.5 milioi janari ematea Elikagai Bankuen alde edo musukoen prezioa % 80 jaistea martxotik.

Max Center merkatritza zentroan eman dituzte, hiriko alkata Amaia del Campo eta Eroskiko erakunde-harremanetako zuzendari Josean Yela bertan zirela.

"Eskerrak eman dizkiogu Eroskiri elkartasun adierazpen honengatik, dohaintza hau oso lagungarria izango baita garatzen ari garen zerbitzu eta proiektuetarako, egoera zailenean dauden pertsonengana iristeko", adierazi du Amaia del Campo Barakaldoko alkateak.

"Eroskik eta proiektu honetan parte hartzen dugun guztiok badakigu krisiak nola eragiten duen herritarren egunerokoan. Pandemia hasi zenetik, egoera ahulean dauden familia eta pertsonei bidea errazteko jarduerak abiarazi ditugu.

Ondo ezagutzen dugu Barakaldo, hiriko auzoetako parte garrantzitsua gara eta bertako herritarren eta alkatearen esanetara egoten jarraituko dugu", adierazi du Josean Yela Eroskiko Harreman Instituzionaletarako zuzendariak.

Barakaldoko alkateak iragarri duenez, musukoak EISES adingabeekin gizarte eta hezkuntza arloan esku-hartzeko taldeen erabiltzaileen artean banatuko dira. Talde horiek Barakaldoko elikagaiak banatzen dituzten erakundeak dira (Nuestra Señora del Carmen ¿ Soli y Hay una Esperanza para ti), Taper Solidarioaren zerbitzua eskaintzen duen Aunar erakundea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen erabiltzaileak, Goiztirirekin batera kudeatzen ditugun harrera-zentroak eta eguneko arreta ematen dutenak, baztertzeko arriskuan daudenentzat, Caritasen jantoki soziala eta Cáritasen haur eta familientzako programak eta Save The Children.

noticias de deia