BARAKALDO. Larunbat honetatik aurrera, urtarrilak 2, Barakaldoko hainbat kaletan 30 km/h-ko abiadura hartu ahal izango da gehienez, Udalak azaroaren 10eko 970/2020 Errege Dekretura egokitu baitu hiria.

Barakaldo prest dago, eta hogeita hamar bat zirkulazio-tartetan dagoeneko badago seinale berria, urtarrilaren 2tik aurrera gehienezko abiadura kasu gehienetan orduko 30 kilometrora murrizteko.

Errege Dekretuak Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorra aldatzen du, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak arautzeari dagokionez. Eta Zirkulazioko Erregelamendu Orokorra ere aldatzen du, hirian abiadura generikoa murriztuz eta muga orokor hauek ezarriz: 20 km/h galtzada eta espaloi bakarreko bideetan; 30 km/h zirkulazioaren noranzko bakoitzeko errei bakarreko bideetan; 50 km/h zirkulazioaren noranzko bakoitzeko bi errei edo gehiago dauzkaten bideetan. Merkataritzagai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuak 40 km/h-ra mugatuko dute abiadura kasu horietan; 50 km/h-ra zeharbideetan; 80 km/h-ra herri barruan igarotzen diren autobide eta autobietan.

"Araudi berri honen bidez, hiriak behartuta gaude 2021etik aurrera egokitzapenak egitera, eta Barakaldon urtarrilaren 2tik aurrera egingo ditugu, gune jakin batzuetan izan ezik udalerri osoan ezartzen zen 40 km/h-ko abiadura 30 km/h-ra murriztuz", adierazi du Jon Andoni Uria Hiriko eta Auzoetako Obra eta Zerbitzuak Arloko zinegotziak.

Honako kale hauetan jaitsi da gehieneko abiadura:

  • Bizkaia (Elkano eta Arrandi artean), Nafarroa (Arrandi eta Elkano artean), Elkano (Nafarroatik aurrera), Karranzairu, Zaballa (Batzar Nagusiak eta Donibane artean), Donibane (Zaballa eta Aldapa artean), Uribeko Merindadea , Pormetxeta (Larreatik aurrra), Ramón y Cajal, Portu, Eguzkiagirre (San Bizente eta Gernikako Arbola), Siebe (goiko aldean, 4 eta 24 bitartean) 40 eta 30 km/h-tik 20 km/h-ra.
  • Bizkaiko Labe Garaiak-eko 50 km/h-tik eta erdiko erreietan oinezkoen pasabide goratuak dauden toki jakin batzuetako 30 km/h-tik 30 km/h-ra igaro da errei guztietan.
  • Zumalakarregi, Artzain Ona, La Florida, Aldapa, Euskadi etorbidea, Ismael Gorostiza-ko 40 km/h-tik eta oinezkoen pasabide goratuak dauden toki jakin batzuetako 30 km/h-tik 30 km/h-ra igaro da errei guztietan.
  • Erribera etorbideko 50 km/h-tik eta oinezkoen pasabide garaietako toki jakinetako 30 km/h-tik 30 km/h-ra igaro da Euskadi etorbidearen eta Castaños Ibaia artean. Azaleko alboko bide guztiak 30 km/h-ra murrizten dira.N-634 errepidean, Retuerto kalean, Trapagarango mugaren eta Susunaga kalearen artean, 70-50 km/h-tik 50 km/h-ra igarotzen da; Susunaga eta Castaños Ibaia artean, 60-50-40 km/h-ra igarotzen da tarte osoan; Castaños Ibaia eta Ametzaga artean, 50-40-30 km/h-tik 30 km/h-ra igarotzen da tarte osoan.
  • N-634 errepidean, San Inazio eta Munoa kaleetan, 70-50-40 km/h-tik 40 km/h-ra igarotzen da.
  • Errekatxoko errepidea (Amtezaga, Gorostitza eta Ureta kaleak) 50-40-30 km/h-tik 30 km/h-ra igaroko da.

"Gune horietan seinale berriak prestatu da, hilaren 2an abiadura berria indarrean jartzeko dena prest egon dadin", iragarri du Uriak.