BARAKALDO. Inguraldeko Behatoki Sozioekonomikoak Gizaker enpresaren bidez egindako inkesta baten arabera, barakaldarrek gainditutzat ematen dute Udakal koronabirusaren pandemiak eragindako osasun-krisialdiaren gaineko kudeaketa. Hala, herritarrek 6,11 puntuko nota eman diote Udalari.

Arauak ez betetzeagatiko zigorren aplikazioari dagokionez, galdetutako pertsonen % 77,2k uste du agintariak "bigunegiak" direla, baina herritar gehienak egoera berriaren oharrak "zorrotz" betetzen ari direla adierazi dute.

Azterlana udalerriko barruti guztietako 650 pertsonari egindako telefono-deien bidez egin da, eta herritarrek egungo egoerari buruz kontzientzia handia dutela erakusten du. DIzan ere, %82,9 konfinamendura itzultzearekin ados egongo litzateke berragertze garrantzitsu bat gertatuko balitz, eta %90 ados dago Udaltzaingoaren zaintza areagotzearekin.

Ia % 95ek dio zorrotza edo oso zorrotza dela maskara behar bezala erabiltzearekin, baina pertzepzio txikia du bizilagunen portaerari buruz galdetzen zaionean. Kasu horretan, % 23k uste du gainerako herritarrak ez direla oso zorrotzak segurtasun-arauak betetzeari dagokionez. Indize hori are txikiagoa da gazteen artean baino, % 60k uste baitute ez direla behar bezala ari.

Pandemiaren egoera orokorrari dagokionez, % 70ek uste zuen egoera okertzen ari zela (inkestak azaroaren hasieran egin ziren), eta herritarren erantzukizuna aipatzen zen berragerraldiak saihesteko faktore nagusitzat (% 41,8), eta, ondoren, Eusko Jaurlaritzaren (% 20) eta Gobernu zentralaren (% 13,5) jarduna.

Ildo horretan, nabarmendu behar da, Udalaren kudeaketa 6,11 punturekin onartzeaz gain, Barakaldoko herritarrek ere nota positiboa eman diotela Eusko Jaurlaritzaren jarduerari (6,26) eta, neurri txikiagoan, Gobernu zentralari (5,22).

Birusak familietan duen eragin zuzenari dagokionez, inkestatutako pertsonen % 56k esan du berak edo zuzeneko familiako norbaitek egin duela noizbait koronabirusaren proba, baina kasuen % 9,4an soilik baieztatu da positiboa. Horietatik, %1,2k soilik eskatu du ospitaleratzea.

Azkenik, barakaldarrek uste dute gainerako udalerriek bezala jokatzen ari direla (% 76,3), eta krisiak udalerrian kontsumitzeko moduari eragin diola. %60k baino gehiagok aitortu du lehen baino gutxiago kontsumitzen duela Barakaldoko tabernetan, eta % 14,8k dio orain gehiago erosten duela herriko saltoki txikietan, eta % 67,5ek lehen bezala kontsumitzen duela.