BARAKALDO. Barakaldoko 18 eta 35 urte bitarteko gazteek bihartik aurrera, irailak 1, eskatu ahal izango dituzte prestakuntzarako dirulaguntzak. Udalak 90.000 euroko partida bideratuko du ekimen horretara.

Eskaera irailaren 1etik 30era arte egin ahal izango dute, aurretik hitzordua eskatuta, bertara etorriz gero, edo bestela, Barakaldoko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez eta Barakaldo APP doako aplikazioaren bidez

Bihar, irailak 1, zabalduko du Barakaldoko Udalak gazteentzako prestakuntzarako laguntzak eskatzeko epea. Ekimenaren bidez, 18 eta 35 urte bitarteko gazteek prestakuntza ikastaroetan eta material informatikoan inbertitutakoaren zati bat berreskuratuko dute.

Horrela, bada, 90.000 euroko partida izango da, gazteek prestakuntza ikastaroetan -hizkuntzak, masterrak, heziketa zikloak egiaztatutako gastu osoaren % 30 eta 50 bitarteko dirulaguntza jaso ahal izango dute. Material informatikoan, egiaztatutako gastuaren % 30 ere berreskura dezakete, gehienez.

Iaz jaso ziren 308 eskaeretatik 225 onartu ziren. Zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria originalak edo fakturak aurkeztu behar dituzte eskatzaileek.

HITZORDUA ESKATZEKO BEHARRA DAGO

Datorren irailaren 30era arte eskatu ahal izango dira laguntzak. Bertara etorrita egin daiteke eskaera, HAZ-Herritarren Arreta Zerbitzuan, 010telefono zenbakian aurretik hitzordua eskatuta, edo bestela, Barakaldoko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo BarakaldoApp mugikorreko doako aplikazioaren bidez.

Herritar guztiei gogorarazten zaie musukoa jantzita joan behar dutela udaletxera edozelako tramite egiterako.