BARAKALDO. Eraikinak birgaitzeko eta igogailuak instalatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu egin du Barakaldoko Udalak. Epe hori hiru hilabetez egongo da zabalik. Etxebizitza eta Hirigintza Plangintza eta Kudeaketa Arloko zinegotzi Alfredo Retortillok proiektuaren nondik norakoak azaldu zituen atzo.

Dirulaguntzen zenbatekoa 20.000 eurotan handitzea erabaki du Retortillok, aurrekontua 150.000 eurotik 170.000 eurora pasaraziz.

"Laguntzen bidez, gure hiriko higiezinak modernizatzen lagundu nahi dugu, iriste-erraztasuna eta efizientzia energetikoa hobetuz. Diru laguntza horiek egongo ez balira, bizilagun askok zailtasunak izango lituzkete euren komunitatean lanak egiteko, eta kasu askotan ezinbestekoak dira eraikina egoera onean mantentzeko", gogorarazi zuen Alfredo Retortillok.

Laguntzak esku-hartze motaren arabera banatuko dira, honela:

  • Segurtasuna hobetzea: 20.000 euro
  • Iriste-erraztasuna hobetzea: 30.000 euro
  • Bizigarritasuna hobetzea: 100.000 euro
  • Efizientzia energetikoa: 20.000 euro

Diruz lagundu beharreko zenbatekok esku-hartze mota batzuetarako esleitutako zenbatekoak baino txikiagoak balira, proportzionalki igoko lirateke gaineko esku-hartze motei esleitutako zenbatekoak.Laguntza-eskaerarekin batera, deialdian zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko da. Dokumentazio hori Udalaren webgunean kontsulta daiteke. Eskaera online tramitatzeko edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzura jotzeko aukera dago, Herriko Plazan eta Gurutzetako eta Clara Campoamor zemtro zibikoetan. Azken kasu horretan, hitzordua eskatu behar da 010 zenbakian edo haz-sac@barakaldo.eus helbide elektronikoan.

Onuradunaren errenta-mailaren arabera kalkulatuko da laguntza, eta 2020 urterako emango diren gehieneko zenbatekoak honako ehuneko hauetara mugatuko dira, urteko diru-sarrera konputagarrien arabera::

  • 1,5 LGS baino gutxiago (18.900 euro baino gutxiago): % 50
  • 1,5-2,0 LGS (18.900 eurotik 25.200 eurora): % 30
  • 2,0 eta 2,5 LGS artean (25.200,01 eurotik 31.500 eurora): % 15
  • 2,5-3,5 LGS (31.500,01 eurotik 44.100 eurora): % 10

Dingabeko seme-alaba batekin edo gehiagorekin bizi badira onuradunak, % 10 igoko da laguntzaren ehunekoa.