SANTURTZI. Santurtziko Itsasoa Museoak eta Agurtza atunontziak Eusko Kostaldearen Museoen Sarearekin bat egin dute. Hainbat proposamen egin dituzte elkarrekin, eta horren helburu nagusia da herritarrek abantaila horietaz doan gozatu ahal izan dezaten da.

Martxo osoko larunbatetan, goizeko 11:00etan doako bisita gidatuak eskainiko dira Agurtza atunontzira, arrantza tradizionalerako zurezko arrantza-ontzira.

Gune horretan eta modu berezian bisita antzeztua antolatu da Encrucijada antzerki-taldearen eskutik. Zenbait pertsonaiak, besteak beste umeek, gure arrantzaleen bizimodu latza erakutsiko dute modu ludiko eta dibertigarrian. Larunbat honetan 11:30etik 12:30era lehenengo bi saioak eskainiko dira, eta 28an hurrengoak.

Bestalde, martxoaren 21ean 12:00etan urteko lehenengo bisita antzeztua eskainiko dira. Zenbait pertsonaiaren laguntzaz Santurtziko itsas-historia ezagutuko dugu. Saioari enkante-gelan emango diogu amaiera, non publikoak parte hartuko duen antzina egiten zen moduko arrantza-enkante antzeztu batean.

Horrez gain, Santurtzi itsasoa Museoa doan izango da larunbatero, eta hilaren 14 eta 28an, 12:00etan bi itsas-tailer eskainiko dira familian egiteko.

Museoen Sareak Instagram bidezko argazki-lehiaketaren edizio berria jarri du abian. Gaia "Sareko museoak eta Hileko jarduerak" izango da, traola #ConcursoMuseosCostaVasca erabiliz, eta Nekatur elkarteak emango du saria, honakoa: asteburu bat Euskadiko agroturismo edo nekazal etxe batean bi lagunentzat.

Programatutako jardueren egutegia, informazio osoa eta instagrameko lehiaketaren oinarriak sarearen webgunean daude irakurgai: www.losmuseosdelacostavasca.eus.