Lanbideren datuen arabera

Langabezi tasa %12,67koa da Barakaldon

Emakumezkoen artean langabezia tasa % 14,78koa da; gizonezkoena, berriz, % 10,66koa

09.02.2020 | 10:51
Amaia del Campo, posa con la "makila" bastón de mando, tras ser reelegida alcaldesa de Barakaldo

Emakumezkoen artean langabezia tasa % 14,78koa da; gizonezkoena, berriz, % 10,66koa

BILBO. Langabezia % 12,67a da Barakaldon, Lanbideren datuen arabera. Tasa hau azken sei urteotako txikiena da. Emakumezkoen artean langabezia tasa % 14,78koa da; gizonezkoena, berriz, % 10,66koa.

Oso positiboki baloratu du Barakaldoko Udalak "azken urteotan etenik izan ez duen joera baita, eta horregatik jarraituko dugu planak garatuz, laguntza behar duten gure herritarrak enpleguaren bidera ekartzeko", adierazi du Inguraldeko presidente Danel Solak.

Lanbideren arabera, aurtengo ekainean, 6.195 langabetu zegoen Barakaldon; beraz, 760 lagunek utzi dio desenpleguan egoteari, datuak duela urtebetekoekin alderatuz gero. Eta hori da, hain zuzen ere, 2013tik hona izan den zifrarik txikiena, orduan 10.166 baitzeuden.

Emakumezkoen langabezia tasa % 14,78koa da; gizonezkoena, berriz, % 10,66koa. Enplegua aurkitzeko zailtasunik handienak dituztenen adin tartea 45 urtetik gorakoena da, hala emakumeen artean nola gizonezkoen artean.

Inguraldeko Behatokiak hilero eskaintzen du Barakaldo eta inguruko lan merkatuari buruzko informazioa, genero, adin, ikasketa maila eta okupazio sektorearen arabera banakatua. Haren www.inguralde.eusk web orrian kontsultatu daiteke guztia.

Berriz ere berretsi du Barakaldoko Udalak langabezian direnen aldeko politikak bideratzeko konpromisoa, ahalik eta lehenen lan merkatura sar daitezen. Alde horretatik, Inguraldeko presidenteak adierazi du, "aurten eta datorren urtean bost ekimen bideratuko direla langabezian diren 257 pertsonari laguntzeko; hiru milioi eurotik gorakoa izango da horretarako inbertsioa".

BOST EKIMEN LANGABEZIA ARINTZEKO

Lanbiden urtero egin ohi den programari, Udalak egingo duen 410.000 euroko aparteko ekarpena erantsiko zaio. Horren bidez, Udal Enplegu Plan bat egingo da Big Datan, robotika industrialen, marketing digitalean eta fatxadak birgaitzeko lanetan prestatzeko, eta 40 partaideetatik lan mundura ahalik eta gehien sar daitezen. Horretarako kontrataziorako laguntzak emango zaizkie enpresei. "Ekain-uztailean egin dira robotika industrial eta fatxada birgaitze alorretako gizarteratze ibilbideak, eta ia prestakuntzaldia amaitu aurretik hartuta dute hainbat enpresek 18 partaideetatik zortzi lagun kontratatzeko konpromisoa", aurreratu du Danel Solak.

Horrez gainera, martxan da gazteen enplegugarritasuna hobetzeko eta `BKenpresak Gaztedi' toki-enpresa sustatzeko ekimena; haren bidez kontratatu ditu Inguraldek lau gazte, bertako enpresa txikien kudeaketa hobetzeko eta berrikuntzarako diagnostikoak egiteko. Abendura arte arituko dira Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Udal Gaztedi programaren barruan sartuta dagoen 35etik beherako gazteak kontratatu eta gaitzeko ekimen hau. Egitasmoaren aurrekontua 83.000 eurokoa da, eta foru erakundeak eta udal barakaldarrak finantzatua dago.

Diziplina anitzeko taldea osatzen dute proiektuan dauden lau lagunak. Enpresa administrazioan, marketinean, zuzenbidean eta industria ingeniaritzan daude prestatuak, eta bertako enpresa txiki eta ertainei kudeaketa hobetzeko eta berrikuntza suspertzeko diagnostikoak egingo dizkiete, baita hobetzeko proposamenak ere.

Era berean, bi proiektu gehiago aurkeztu dira: langabezia gerarazteko plana eta gazteen enplegugarritasuna hobetzeko programa, biak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak sustatuak.