BILBAO. Zirko Domo, Euskadiko lehenengo zirku iraunkorra, Barakaldon izango da. Barakaldoko Malas Compañías taldeak kudeatuko du. Zirko ikuskizunetarako ez ezik, zirku-eskola bat ere izango dago.

2019ko lehenengo hiruhilekoaren hasieran, Euskadiko lehenengo zirku iraunkorra izango da Barakaldon. Barakaldoko Udalak espazio publikoa erabiltzeko hitzarmen bat sinatu du, eta hitzarmen horri esker, Barakaldoko Malas Compañías konpainiari lagako zaio Teatro Bai eskolaren alboan dagoen lurraldearen erabilera; hantxe kokatuko da Domo estiloko zirku-karpa bat. Instalazioak berriak dira, bai eta aitzindariak lurraldean ere, eta adin guztiei zuzendutako zirku-eskola bat egongo da instalazio horietan; zirku-programazio iraunkorra ere izango da, eta agertokirako balio-anitzeko gune bihurtuko dira instalaziook.

«Barakaldok antzerki tradizio handia du. Orain dela hiru urte, antzinako kale antzerkiaren jaialdia berreskuratu genuen Malas Compañías konpainiari esker, eta, oraingoan, proiektu interesgarri hori jarri dute mahai gainean. Zalantzarik gabe, proiektuak izaera bereizgarria emango dio gure hiriari, eta erreferentea izango da Euskadin, zirkuaren eta antzerkiaren esparruan», nabarmendu du alkateak, Amaia del Campok.

Proiektuari Zirko Domo izena eman zaio. Frantziako Tolosa, Bartzelona eta Bordeleko zirku iraunkorrak kontuan hartuta sortu da izen hori. Izan ere, dinamika horiek ibilbide luzea eta ikusle asko dituzte hiri horietan. «Balio-anitzeko espazio berdingabea da, bizilagunei eta ingurukoei dinamika berriak ikasteko aukera emango diena, bai eta arte eszenikoez disfrutatzeko eta gizarte- eta kultura-bizitza aberasteko aukera ere», adierazi du alkateak. Ekimena martxan jartzeko, Udalak lurraldea moldatu egin du, eta hitzarmenari esker, zirku-karpa erabili ahalko du udal espazio berri gisa. Gainera, antzerki ikuskizunak ikustera gonbidatuko dira Gizarte Ekintza Arloak arreta ematen dien familiei.

ZIRKU-ESKOLA

Zirko Domo espazio ezberdina eta erakargarria izango da ikusleentzat, eta Barakaldoko eszena artistikoa sustatuko du. Hala, zirkua protagonista izango da, baina antzerkiak, dantzak eta beste hainbat arte adierazpen ere egingo dira. «Gure Domoa Euskadiko eszenaren erreferentea izatea nahi dugu, ikuskizunen programazio erregular baten bitartez. Hala, Euskadiko konpainia gazteek euren lanak aurkeztu ahalko dituzte, eta Espainiako nahiz Europako gainerako aldeetako zirkuetako erreferenteak diren konpainia finkatuek euren lanak erakutsiko dituzte», azaldu du Picazak.

Halaber, ume, gazte eta helduentzako lehenengo zirku-eskola sortuko da. «Zirkuan zaletasun hutsagatik eta aztura osasungarria delako parte hartzen duten pertsonen kopurua gora egiten ari da, zirkuek honako hauek sustatzen dituztelako: garapen psikomotorraren garapena, gorputza zaintzea, gizarte harremanak, sormena eta nork bere burua hobetzea, beste hainbat kontzepturen artean. Hori dela eta, Zirko Domok adin guztiei zuzendutako hainbat ikastaro eskainiko ditu, eta zirku-teknikak irakastearen alorrean urte askotako esperientzia duten adituak izango ditu. «Gainera, zirkuaren gizarte aplikazioak sustatuko ditugu, eta, horretarako, kolektibo ahulekin lan egingo da. Izan ere, jarduera fisikoa, elkarren errespetua, talde lana eta sormena tresna oso baliodunak eta eraginkorrak dira pertsonak gizarteratzeko orduan», nabarmendu du Picazak. Aurreikusita dago martxoaren amaieran jarriko dela eskola martxan.