Datorren ostiralean, urriak 15, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Muxikebarrik 'Festival Internacional de Cine Invisible, Film Sozialak' ekimenaren hamahirugarren edizioa jasoko du. Sarrera doakoa eta librea izango da leku guztiak bete arte. Bertan, hainbat proiekzio ikusi ahal izango dira.

Jaialdiak zinema anitza eta merkataritza-zirkuituetatik baztertzen dituzten tokiko istorioak eta istorio globalak eskaintzen dituen Jaialdiaren gaiak giza eskubide, genero berdintasuna, kulturartekotasuna eta garapen jasangarria dira. Helburuen artean daude ikus-entzule kritiko eta gogoeta zale sustatzea, eta errealitatea eta harreman zuzenak eta solidarioak sortzearen aldeko apustua egitea, Nazio Batuek 2030erako proposatutako Garapen Iraunkorrerako 17 helburuak lortzera lagunduko dutenak.

Muxikebarrin honako lan hauek ikusi ahal izango dira: Flight to earth (España) animazio laburra, Konplexu (Euskal Herria), Globo (España), eta Golden fish, African fish (Senegal) eta Barraskiloentzat iganderik ez (Euskal Herria) dokumentalak. Ondorengo solasaldian,Nuevas narrativas africanas: el arte y la cultura como herramientas de transformación izenburupean, Gonzalo Ayo zinegotziaren ongietorriaren ondoren, hurrengoek parte hartuko dute: KCDren izenean, Carlos Vazquez, jaialdiaren zuzendariak eta Ainhoa Pérez-Arróspide teknikariak; Ainhoa Urgoitia Barraskiloentzat iganderik ez laneko zuzendariak; Yanis Gaye, Goreé Zine Jaialdiko fundatzaile eta produktoreak; Saliou Waa Guendoum zine zuzendari eta musikariak; Mamadou Diop, erreportari, argazkilari eta zinegileak, eta Maimouna Jallow, zine zuzendariak.

Bestalde, egun hauetan Aixerrota eta Romo-Artaza institutuetan proiekzioen bilduma bat eta tailerrak egiten ari dira, iazko tailerretan ikasleek egindako bost dokumentalekin batera. Ekimena DBHko eta Batxilergoko 1.000 bat ikaslerengana heltzen ari da.

Aurten Jaialdiak hainbat herrialdetatik heldutako 86 pelikula eskainiko ditu egoitza nagusian (Bilboko Azkuna Zentroan) eta Euskadiko hainbat udalerritan. Urriaren 25tik 31ra saritutako pelikulak www.filmsozialakstreaming.org helbidean ikusi ahal izango dira.