Koronabirusaren pandemiak udalerrian eragindako kalte ekonomikoak gutxitzeko asmoz, Getxoko Udalak 324.680 euro banatu egingo ditu jarduera ekonomikoetarako 248 aparteko laguntzen artean. Ekimen hau Getxo Ekinez programaren barruan garatuko da, eta 2021eko urtarrilaren 1etik maiatzaren 10era arteko epea beteko du.

Zenbateko hori aurten pandemiari aurre egiteko une bakoitzean hartzen diren neurriek Getxoko negozioetan duten eragina gutxitzeko zuzendutako milioi euroen zati dira. Etapa horretan 257 eskaera aurkeztu dira, eta horietatik sei ukatu dira eta hiru enpresak atzera egin dute.

Diru-laguntzaren abonua ordainketa batean egingo da, emandako zenbateko osoarekin, banketxe-transferentzia bidez, emateko ebazpena ematen den egunetik aurrera.

ENPRESA ONURADUNEN ETA SEKTOREEN PROFILA

Enpresa onuradunak sektore hauetakoak dira: ostalaritza; gaueko aisia, epealdian itxita egon diren egunengatik; turismoko ostatuak (hotelak eta pentsioak); mediazioko turismo enpresak (bidaia agentziak, operadore turistikoak); turismo gidariak; garraio turistikoko enpresak; turismo aktiboko enpresak; eta Getxon lizentzia duten taxiak.

248 enpresatatik, 173k eskatu dute sektorea ixteagatik eta 75ek udal perimetroko itxituragatik

Hurrengo sektorekoak dira: ostalaritza, 173 (% 69,8); taxiak, 43; turismo zerbitzuetako enpresak, 27 (% 10,9), eta ostatuak, 5 (% 2).

144 (% 58,1) pertsona fisikoak dira, 75 (%30,2) pertsona juridikoak, eta 29 (% 11,7) ondasun erkidegoak edo nortasun juridiko propiorik ez duten bestelako elkarteak.