GETXO. Getxoko Udaleko Lorezaintzako udal zerbitzuak udalerriko berdeguneetan, biribilguneetan, irlatxoetan eta lorontzietan sasoiko lorea landatzen hasi dira aurreko astean. Horretarako, 28.600 euroko aurrekontua bideratuko du Udalak, batik bat. Ekimen hau jasangarritasun-irizpideei jarraiki egin dute.

Guztira, 639 m2-ko azaleran egingo da lan, eta 600 lore unitate inguru landatuko dira, hala nola hala nola begonia, salbia, aipatutako zintsentsu-belarra, koleo, lobularia, zinnia profusion, bidens, cerastium tormentosum, lupinus, alternanthera, geranio eta abarreko espezietakoak. Halaber, hainbat espezietako 2.000 lore-zotal berri jarriko dira.

Lorea aldatzeko lekuak ia udalerri osoan daude. Romo-Areetan, Eduardo Coste, Las Mercedes, Novia Salcedo, Bidebarrieta, Mayor, Negubide, Errekagane, Ibaiondo eta Kresaltzu kaleak; Bizkaia Zubia eta Ganeta plazak; Los Puentes eta López Osés-Gobela kiroldegiko biribilguneak; eta Kontserbatorioko irlatxoa. Neguri-Algortan, Arriluze aldea, San Ignacio, Telletxe, J.B. Zabala, Basagoiti eta Algorta etorbideak; Tangora eta San Nikolas plazak eta Mª Cristina parkea; Darío Regoyos, Fueros, Euskal Herria, Leioa etorb., Talaieta, Salsidu, Bidezabal, Sarrikobaso eta Venancioseko biribilguneak. Andra Marin, Ormaza eta Maidagan eta Peña Sta. Marinako biribilguneak. Avanzada ere barruan dago.

BERDEGUNEAK ETA LANDAREAK ERRESPETATZEA

Jarduketa horien bidez, Udala azken urteetan lorezaintzaren arloan udalerriko kaleak apaintzeko egiten ari den ekintzak hobetzen laguntzen da, herritarrek parkeak, lorategiak eta loreak goza ditzaten modu jasangarrian, hau da, ingurumen- eta ekonomia-baliabide gutxiago erabiliz.

Udalak, beste behin ere, lore-eremu horiek guztiak errespetatzea eskatzen du, gure kaleak edertzen baitituzte, eta gizalege-deialdia egiten du ekintza bandalikoak saihesteko, ekintza horiek udalerriko ondareari kalte egitea besterik ez dakartelako.