GETXO. Lau-bat hilabete falta dira oraindik udarako, baina hiri, herri eta baita auzo turistikoak ere euren makinaria prestatzen hasi dira dagoeneko. Getxoren kasua da, batik bat. Eskuinaldeko herriak txosna berri bat eraikiko du Ereagako hondartzan, modulu aurrefabrikatu bat, terraza handi batekin. Txosna berria bezero ugari erakartzea espero dute, nobedadea aprobetxatuz.

Getxoko Turismo Bulegotik gertu dagoen Ereagako txosna berriaren lanak martxoaren 1ean hasiko dira, eta, ziurrenik, hilabetea amaitu baino lehen jarriko da martxan. Getxo Kirolak-ek udalerriko enpresa bati esleitu dio bere kudeaketa, zeinak ostalaritza-zerbitzua eskaintzeaz gain, gunea dinamizatuko duen, urriaren 31ra arte, kirol-, aisialdi-, musika- eta ur-jarduerak barne harturik, udalerriko pertsonei zein bisitariei zuzenduta.

25 m2-ko modulu aurrefabrikatu bat izango da, 49 m2-ko terraza bat du, material homologatuez egina, eta zurezko diseinua du, inguruarekin bat datorrena eta eraikuntza balinesetan eta hondartzakoetan inspiratua.

Ostalaritza proposamenaz gain, Ereagako txosnaguneak doako edota kostu txikiko kirol jarduerak eskainiko ditu (freesbie, snorkel ekipoak, boogieak, hegatsak eta paddle taulak€), baita beste aisialdi jarduera batzuek osatutako programa ere (Paddle SUP eta Surf ikastaroak, Paddle Yoga eta Yoga Playa, Rugby Playa, Arrantza Surfcasting, Igeriketa zeharkaldia, Skyline hondarrean €). Jarduera egiteko, aisialdiko tituludun langile elebidunak (euskaraz eta gaztelaniaz) eta goi-mailako kirol teknikariak izango dira.