BILBO. Serifalarisen 8. edizioa Muxikebarrin izango da datorren asteburuan. Topaketa estatuko diseinu grafikoko foro nagusietako bat da. Ekitaldian 13 hitzaldi egongo dira eta 13 masterclass emango dira.

Diseinatzaileek diseinatzaileentzat eta sormenaren zaleentzat sortutakoa da. Ekimenerako eskenatoki berriak edukiera eta aurreikusitako jarduerak handitu ahal izatea ekarriko du. Sektoreko 400 bat profesional elkartuko dira (diseinu grafikoa, estudioak, taldeak, proiektu aipagarriak ?), 13 hitzaldi egongo dira eta 13 masterclass emango dira; bertan estatuko eta nazioarteko diseinu grafikoa landuko da eta ikus-identitate, naming edo packaging bezalako diziplinak aztertuko dira.

Ekimenaren sustatzaileek, Marina Goñik eta Peio Atxalandabasok, azpimarratu dutenez “Serifalaris partekatzeko, ikasteko eta erlazionatzeko topagunea da. Ezaguera eta networking plataforma da, bertan sektoreko azken joerak eta kasu arrakastatsuak erakusten dira eta bertaratzen direnei ezaupideak, esperientziak eta erlazioak lortzea errazten zaie”.

Egitaraua

2019ko egitarauan, besteak beste, ondorengo hizlariak egongo dira: Toni Segarra, (nazioarte mailan aitortua XX. mendeko Espainiako sortzaile onenetarikoa); Pablo Amargo, ilustratzailea; Martina Flor, lettering-en eta tipografikan aditua eta Nacho Padilla diseinatzailea. Egitaraua osatuz honako hauek arituko dira: Andrés Requena, ikus-identitatean aditua, irakaslea eta ekintzaile grafikoa; Ena Cardenal diseinatzailea; Elena Veguillas, aholkularitza-tipografikoa egingo duena; Susana Blasco eta Nerea Gómez, Bilbon Ladies, Wine & Design izeneko ekimenaren arduradunak; LLOS&, Serial Cut?, Yinsen eta Mucho estudioak; Ignasi Fontvila, naming-en aditua; Juan José Elizondo, Country Manager eta Coach Espainiako Interaction Design Foundation-en; Laura Meseguer, lettering eta tipografien diseinatzailea eta Joancarles Casasín, tipo diseinatzailea eta norberaren kontsumorako baliabide programatzailea.

Gainera, Serifalarisek “El infiltrado” eta “La infiltrada”ren eskutik, ustegabeko hitzaldi bi emango ditu, bertaratzen direnak harritu egingo dituztenak. Parte-hartzaileak masterclassetan aritu ahal izango dira, baita euren produktibitatea eta gaitasun profesionalak hobetzeko zuzenduta dauden bestelako ekintzetan eta erlazio berriak eta esperientziak trukatzeko jardueretan ere.