BILBO. Getxoko Udalak, Mugikortasun Iraunkorraren Astea dela eta, bertako biztanleak irailaren 16tik 22ra autoa utzi eta garraio publikoa edota bizikletak erabil ditzaten "Ibili gurekin" leloa sustatu du. Aste horrek herritarren osasunean eta izango duen inpaktua jakiteko, datuak ezaguaraziko dituzte, herritarrek zein onurak jaso dituzten jakin dezaten.

Ekitaldien egitarauak ekintza eta jarduera ugari antolatu ditu eta horietan bizikletaren, patinetearen eta garraio publikoaren erabilera sustatuko da. Halaber, mugikortasun iraunkorrak Getxon osasuna eta poltsikorako, ingurumenerako eta udalerriko ongizaterako dakartzan abantailak ezagutaraziko ditu Udalak. Astearen berritasunen artean, bigarren eskuko ibilgailu jasangarrien merkatua (bizikletak, patineteak, skateak..) izango da, eta horretan mugikortasun iraunkorrarekin zerikusia duten edozein gauza saldu eta erosi ahal izango da; hilabete honetan udalerrian patinete elektrikoak alokatzeko abian jarritako esperientziaren enpresa sustatzailearen aurkezpena izango da, eta Europako merkatuan liderra izan nahi duen egurrezko bizikleta ezagutzera emango duen solasaldia ere.

Mugikortasun Iraunkorra lehen bait lehen lortzen badugu, hiri eremuetan bizi garenok gero eta gusturago egongo gara, elkartzeko eta gozatzeko gune zabalagoak, atseginagoak, osasuntsuagoak eta seguruagoak izango ditugulako, eta baita aire garbiagorekin eta zarata gutxiagorekin ere. Hau da gure erabaki indibidual eta kolektibo handia. Aurten, Mugikortasun Iraunkorraren Astearen barruan eta intermodalitatea sustatzeko, hirian mugitzeko konbinazio anitzak erabiltzea bultzatuko dugu. Hala, auzokideen erosotasuna handitu, kutsadura eta auto pilaketak murriztu eta osasuna zein bizi kalitatea hobetuko dira. Mentalitate aldaketa eragitea eta azkartzea izango da, hiri barruko ibilbideetarako autoa ahazten, batez ere laburretarako”, adierazi du Joseba Arregi, eta Ingurumeneko Hiri Zerbitzu eta Ingurumen Kalitateko zinegotziak.

Oraingoan, patinaje tailerra izango da; Gurutze Gorriak Lehen Sorospenen tailer praktikoa emango du, eta mugikortasun iraunkorrean parte hartzen dutenen eta/edo patineteen, garraio publikoaren, bizikleten edo partekatutako autoen.. erabiltzaileen artean kamisetak banatuko dira. Pertsona nagusiak bizikletan ibiltzeko ikastaroa ere izango da, eta asteburuan, aurten Getxoko Mugikortasun Astearen barruan, gaueko ibilbidea bizkletaz, mendira irteera eta zumba maratoia izango dira. Gainera, irailaren 22an, igandean, Autorik Gabeko Eguna ospatuko da. Hauxe da, Europako ekimen honen Jatorria, hirietan trafikoak eragindako arazoak arintzeko konponbide berriak aurkitu nahi dituena.

“Autorik gabeko Eguna”

Autorik Gabeko Eguna ospatuko da irailaren 22an, 08:00etatik 20:00etara. Haurrentzako ekintza ugari eta kirol-erakusketak izango dira egun honetan, hala nola, gimnastika erritmikoa, patinajea, hockeya, diskolariak, borroka-arteak, gurpil-aulkiei egokitutako zirkuitua, etab. Ibilgailu pribatuen zirkulazioa eta aparkamendua mugatuta egongo da Algorta eta Areetako erdiguneetako hainbat kaletan. Garajeetatik ibilgailuak ateratzea bakarrik baimenduko da kale hauetan. Murrizketek ez dute eraginik izango garraio publikoan eta aldez aurretik Getxoko Udalaren baimena duten establezimenduen ibilgailuetan