BILBO. Open Space partaidetza-jardunaldia Getxon ospatuko da maiatzaren 11n. Ekintza hau Loturak Getxo proiektuaren barruan dago. Ekitaldia Fadura Kiroldegian izango da.

Eremu irekia izango da, antolatua eta partaidetza bidezkoa, Loturak Getxo proiektuaren barruan, Getxoko Udalak eta Moviltik Berrikuntza Kulturalerako Elkarteak sustatutakoa, La Caixako Gizarte Ekintzaren eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzaren babesarekin. Proiektuak herritarren hausnarketarako proze­sua sustatzen du, eta Getxok hiri abegitsu mo­duan kultur arteko tokiko politikaren esparruan izan behar dituen ezaugarriak zehaztea dauka helburu, tokiko kultur arteko politikaren barruan, herritarrak eurak sentsibilizatzeko eta erkidego inklusiboen garapena sustatzeko. Gainera, proiektuak topaketarako, hausnarketarako eta narrazio digital inklusiboen baterako sorkuntzarako eremuen sorrera sustatu nahi du, getxotarrek Getxok hiri abegitsu moduan duen mezua sortu eta zabaldu dezaten; herritarrak partaidetzazko estrategiaren bidez sentsibilizatu eta inplikatu nahi du, narrazioen zein mezuen zabalkundean duten protagonismoa in­dartzeko, eta, horrez gain, partaidetzazko prozesuak sustatuko du, getxotarrek Getxoko migratuen eta errefuxiatuen harrerarekin eta inklusioare­kin duten gizarte-konpromisoa bultzatzen duen erkidegoa sortzeko.

GEUZ, Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate-Zentroak dinamizatutako Open Space ekimenean 100 bat pertsonak Getxo, Hiri abegitsua kontzeptua landuko dute. Ondoren, maiatzean eta ekainean,

elkarrizketa, hausnarketa eta prestakuntza, eta narrazio inklusiboak sortzeko eta zabaltzeko tailerrak antolatutako dira. Horietan nerabeek, gazteek, helduek eta adinekoek parte hartuko dute (20-25 lagun taldeka). Ondoren, narrazio eta mezu horiek proiektuaren webgunean eta gizarte sareen bidez zabalduko dira, hiri abegitsu moduan Getxoren kontakizun partekatua eratzen eta herritarren sentsibilizaziorako mezuak zabaltzen laguntzeko, lekukotasun, kontakizun, mezu, bizi-istorioren bidez. Tailerretako berberak izango dira parte-hartzaileak. Harreraren aldeko mezuak zabaltzeko herri-kanpaina izango da. Kultur eta belaunaldi desberdinetako taldea ere sortuko da, gizarte jasangarritasuna eta proiektuaren jarraipena bermatzeko. Urtearen amaieran, Getxoko Kulturarteko Hiri Abegitsuaren Adierazpena adostea espero da.