- Nahiz eta osasun-krisialdi batean murgilduta egon, Udako Zinea programa aspalditik Ermuako Udalak aurrera eraman duen ekimena izan da. Aurtengo uda guztiz ezberdina den arren, oraingoan ere udal arduradunek eta kultura sailak ekimen hau babestea erabaki zuten. Horrela eta azkenengo hilabetean hainbat film ikusteko aukera izan dute bertara hurbildu direnak. Aste honetan, aire zabaleko zine programazioaren laugarren eta azken astean barne, azkenengo bi pelikulen emanaldia ikusteko aukera dago oraindik. Gaur Mascotas 2 filmaren txanda izango da eta ostiralean Santiago Segurak zuzendu eta protagonizatutako Padre no hay más que uno familia komedia izango da ikusgai. Urte guztietan bezala emanaldiak doakoak dira, baina aurten edukiera kontrolatua da ezohiko osasun-egoera dela eta.

Ekimena amaitzear dagoen arren, abuztuko astelehen, asteazken eta ostiral guztietan zehar gaueko 22.00etan film ezberdinen emanaldiak ikusteko aukera dute Ermuako Orbe Kardinalaren plazara gerturatzen direnek. Horrela izan zen ere pasaden astelehen gauean Infierno bajo el agua filma ikustera hurbildu ziren ume, lagun talde eta gurasoentzat.

Gutxi gorabehera 40 bat pertsona batu ziren gaueko hamarretan udalerriko plazan aire zabaleko zine programazioaren azkenengo asteari hasiera emateko. "Beti bezala lagun talde batzuk etortzen dira, ume txikiak gurasoekin eta gero nagusi batzuk ere. Filmaren arabera publiko gehiago edo gutxiago ikusten da, baina ekimen oso polita da eta ohitura hau ez galtzea garrantzitsua ikusten dut are gehiago uda honetan", komentatu zuen Carmenek, herriko bizilagun batek.

Abuztu guztietan gertatu den bezala, Ermuako Udalak aire zabaleko zine programazioa bultzatu du aurreko uda denboraldietan egin duen moduan. Zentzu horretan eta antolatutako jarduera doakoa den arren, aurten eta osasun krisialdia protagonista izanik, segurtasun neurriak hartu behar izan dira ikuslegoaren osasuna bermatua egon dadin. Horrela, segurtasun-neurri ezberdinak jarraitu behar dira. Besteak beste, eserlekuak pertsonen arteko tartea gordetzeko jartzen dira. Publikoak bere maskara eraman beharko du, eserita egotea ere beharrezkoa da, eskuak garbitzeko gela erabili beharko da eta guneko sarbidea eta hustea modu ordenatu eta mailakatuan egiten dute emanaldiaren arduradunek.

Datorren urtera arte ekimenari amaiera emango dizkioten azkenengo bi emanaldiak geratzen dira oraindik ikusgai. "Asteazken eta ostiraleko pelikulek seguru jende gehiago erakarriko dutela. Gure kasuan bi emanaldietara etortzeko ideia daukagu gau ona geratzen bada", adierazi zuen Koldok 7 eta 10 urteko umeak dituen guraso batek.

Gaur, Ermuko Orbe Kardinalaren plazan eta gaueko 22.00etan haurren txanda iritsiko da La vida secreta de las Mascotas 2'ren eskutik. Chris Renaudek eta Jonathan del Valek zuzentzen dute animaziozko obra hau eta bertan Max txakurrak aldaketa garrantzitsu eta berriei aurre egin beharko die.

Bukatzeko udako zine ziklo honen amaiera ostiralean izango da Padre no hay más que uno film arrakastatsuaren lehenengo partearen proiekzioarekin. Santiago Segurak zuzendu eta protagonizatutako familia komedia izango da eskeiniko den azkenengoa. Bertan, protagonistak lehenengoz aurre egin beharko dio lau eta hamabi urte bitarteko bost seme-alabarekin moldatzeak dakarren errealitateari emazteak oporretara joatea erabakitzen duenean.