HURRENGO geldialdia 2016. urteko Amorebieta-Etxanoko jaietan izango da. Edizio hartako nobedadeen artean, tanborradaren egun aldaketa izan zen. Uztailaren 24ra aldatu zen, Santiago bezperara, eta ordutik Jou González, 'Sema', zornotzar musikariak, nagusien tanborradaren zuzendaritza hartu zuen urtea izan zen Iban Ibarretxe musikariaren ordez.

Iraganari begira, lau urte igaro dira, baina garai hartan ere hainbat ekitaldi eta jarduera antolatu ziren, begikotasuna, errespetua eta poztasuna protagonista nagusiak izateko. Zentzu horretan, diseinatutako kartelak ezin hobeto azpimarratzen eta isladatzen zuen jaien helburu nagusia: berdintasunari eta dibertsitatearekiko errespetuarekin eutsiko dieten jaiak burutzea. Horrela, beste urte batez, herriko jai zoragarriak bizi izan ziren.

Abiapuntua txupinazoaren eguna izanik, pregoia Udabarri Euskal Dantzari Taldearen esku egon zen. Orduan 50. urteurrena ospatzen zuen dantza taldeak eta Zornotzako kultura eta sustraiak aberastu dituen elkartea izanda, 2016a une eta urte aproposa izan zen, urteetan zehar egiten ari ziren lana eta inplikazioa eskertzeko. Programazioari dagokionez, jaien hasiera egunean Ken Zazpiren kontzertua izan zen Zubiondo parkean. Gernikarrek, Phoenicoperus diskaren aurkezpena egin zuten, estudioko zortzigarren albumaren argitalpena suposatu zuena. Hurrengo egunetan ere Las Tea Party, El Consorcio eta Kiko Veneno izan ziren.