MARMITAKO lehiaketa Amorebieta-Etxanoko Karmengo eta Santanatxuko jaietako beste ekitaldi ezagun eta nagusietako bat izan da. Urteek aurrera egin ahala, gero eta persona gehiago biltzen duen jarduera bihurtu da eta, datuei dagokionez, azkenengo edizioan ia 5.000 pertsonak parte hartu zuten bazkari berezi honetan.

Iraganari begiratzen badiogu, marmitako lehiaketa beste lehiaketa askorekin batera ospatzen hasi zen Zornotzako jaietan. Besteak beste, paella edo tortilla lehiaketak adibidez, baina jai egitarau guztietan beti mantendu eta ospetsuen egin dena marmitakoa izan da.

Hasiera batean, marmitako lehiaketa koadrilen Challengeko probetako bat izan zen, baina laster herri osora zabaldu zuten ekimen arrakastatsua izan da. Horrela, Zornotzako Koadrilak antolantzen jarraitzen duen arren, Udalaren laguntzarekin antolatzen den jarduera da. Batez ere, izen emateko momentuaren kudeaketa eta espazioen zozketa. Gero, dena prest dagoenean, epaimahaiak marmitakorik onena aukeratzen du.